Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

elkarketa 1 iz elkartzea.

Muskuluen eta hezurren elkarketan dago sekretua.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 49. orr.

Familia bien artean eztabaidatu eta negoziatu zituzten ezkonsariak eta elkarketaren gorabeherak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 14. orr.

Izadia legezko sistema batean biltzen diren objektuen elkarketa den aldetik.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 7. orr.

Normalean automatikoki egiten da espaziontziaren eta ISS estazio orbitalaren elkarketa.  Berria - Gaiak   2004-10-17

Hiru kontzeptu horien elkarketak Lizarra-Garaziko Akordioaren garaira garamatza. adierazlearen eta adieraziaren arteko elkarketa "egite positiboa da".  Berria - Euskal Herria   2006-01-05

Izan ere, nik ez dut 12 zenbakia pentsatzen, ez 7aren errepresentazioan, ezta 5arenean ere, ezta bien elkarketarenean ere.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 99. orr.

Elkarketazko substantzia bakoitza substantzia askoren agregatua da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 162. orr.

Identitatearen erregelaren arabera, beraz, ezin da aditu elkarketazko pentsamendu batean substantzia bakun bat aurresuposatzeko beharrezkotasuna.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 162. orr.

Eskuak, gizonarena eta Jaungoikoarena, arkatzezko marrazki soil ziren artean, etorri behar zuen elkarketaren zain bezala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 181. orr.

Zergatik izan dira garai hori eta jakintza-arlo hori hain aproposak zientzialarien arteko halako elkarketetarako?  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 67. orr.

2 (izenondoekin)

-Gartzela berria duk -azaldu dit osaba Felipek arrastiriko gure elkarketa bero mamitsuan-.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 348. orr.

Azaroaren 3an preseski, Moriones eta Primo de Riveraren agindupean, tropa liberalen elkarketa munstroa antolatu zen Sesman.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 189. orr.

Baina narrazioen arteko joskera eredugarria bada ere, are interesgarriagoak dira elementuen erabilera eta lengoaien arteko elkarketa aberasgarria.  Berria - Kultura   2004-07-02

Mugimenduaren muturreko araztasuna, eta leuntasun eta energiaren arteko elkarketa artegagarria.  Berria - Kultura   2004-05-30

Irudi akustikoaren bidalketa fisiologikoa gertatuko da, belarritik burmuinera; burmuinean, azkenik, irudi honen elkarketa psikikoa, dagokion kontzeptuarekin.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 38. orr.

Gero, aglutinazioari esker, sendotua gertatuko zen elkarketa psikologiko hori.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 222. orr.

Lehenengoan, argazkian dagoen informazioa jartzen da jokoan, zeinu objektiboak, berariaz kodetutako eremu bat [...]; bigarrenean zoria, elkarketa subjektiboak jartzen dira jokoan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 121. orr.

Hortaz, esanahiaren eta formaren elkarketa bikoitza antola dezakegu.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 161. orr.

Oso minutu gutxitan, frantsesetik ingelesera pasatu zen eta ingelesetik, berriz, Salonika-ko espainieraren eta Makao-ko portugesaren halako elkarketa antzemangaitz batera.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 113. orr.

Krimentzat hartu behar al ditugu naturaren elkarketa gozoenak, berak bizikien aholkatzen eta agintzen dizkigunak?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 131. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bi forma elkartzea, zerbait komun badutela sumatzea ez ezik, elkarketa hori eraentzen duten erlazioen izaera atzematea eta bereiztea ere bada.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 173. orr.

Norbaitek marchons! esaten badu, inskonszienteki elkarketa multzo askotarikoak gogoratzen ditu.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 165. orr.

Flexioa, garbi dago, hiztunen gogoan gertaturiko formen elkarketa mota tipikoa da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 172. orr.

Altxatu zuen Moisesek Etxola eta kanpamentutik bereiz ezarri zuen, urrun samar, eta 'Elkarketa-etxola' jarri zion izena.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 192. orr.

Elkarketa-etxolan, itun-kutxa estaltzen duen kortinaz kanpo.  Elizen arteko biblia   Lb 24,3

Salomonek Elkarketa Etxolaren ondoan zegoen aldarera igo eta mila erre-opari eskaini zituen Jaunaren aurrean.  Elizen arteko biblia   2 Kro 1,6

Jaunak agindu bezala, hartu zuen Moisesek elkarketa-etxolan, Jaunaren aurrean, zegoen makila.  Elizen arteko biblia   Zen 20,9

Jaunak dei egin zion Moisesi eta honela mintzatu zitzaion elkarketa-etxolatik: [...].  Elizen arteko biblia   Lb 1,1

Jarri, gero, erre-oparien aldarea elkarketa-etxolako egoitzaren sarreran.  Elizen arteko biblia   Ir 40,6

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ez da adimenez ulertzeko gai izango ez bada elementu-elkarketa honen bidez.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 970. orr.

Halako egintzak oso bereak dituzte autistek, eta oso trebeak dira, halaber, kubo-elkarketan eta irudi ezkutuak aurkitzeko ariketetan bereziki.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 209. orr.

Angiek, ia intuizioz, irudimenak sor ziezazkiokeen esanahi elkarketak ekiditeko, soinu-informazio hura blokeatu zuen buruan eta eguneko eginbeharretan kontzentratu zen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 28. orr.

Gizona zenbat eta arruntago bihurtu, orduan eta gehiago jokatzen du hurbileko ideia-elkarketen arabera, urrunakogoak eta nahasiagoak alde batera utziz.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 63. orr.

Hitz elkarketak batetik, eta aurrizki-atzizkiak gaineratzeak bestetik, ondorio berbera izan dezakete.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 27. orr.

Koskorrondoko hitzak eta lo-korromorro izen elkarketak bost o dituzte barnean.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 205. orr.

Poema honetako hitz guztietan, letania baten doinu monokordearekin gia soinu elkarketa pilatzen du.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 42. orr.

Euskarak CVCV egiturarako joera nabarmena badu ere, gertatzen direla trabari bilkurak morfema elkarketaz, mailegu bidez edo bestela.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 29. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus