Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

elkargune iz elkartze gunea.

Kontuz aukeratutako leku batean, Rodano eta Saonaren elkarguneak sorturiko angeluan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 46. orr.

Kazan pasa eta berehala, Kama ibaiaren elkargunera iristen direlarik, ibai nagusia utzi eta ibaiadarra hartu behar dute.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 105. orr.

Froga ezazu elkargune hori inflexio-puntu bat dela.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 241. orr.

Haren igoera sozialaren kurbak lagunaren beheraldiaren kurban zuen elkargunea.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 227. orr.

Ardatz bertikala marraztu zuen gero, ahapeka esanez: "y'y, koordenatu-ardatza", Elkargunean, J lodi bat idatzi zuen: "koordenatu-jatorria".     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 347. orr.

Beraren bitartez eratua zen elkargunea; berari zegokion, beraz, elkarrekiko loturak sortzea.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 130. orr.

Noraino ote zen, halarik ere, Alessandro eta osaba Joanikotenganik eneganat hedatzen zen zubi hura hiruren arteko elkargune eta elkarbide, aurkileku eta bidegurutze [...]?  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 237. orr.

Garbi dugu sektorearen arazo guztiei aurre egiteko lau herrialdeetako sindikatuek elkartuta lan egin behar dugula, eta elkargune hori indartzen jardun gara.  Berria - Ekonomia   2006-04-09

Euskal sortzaile ezberdinen arteko elkargune izateko bokazioaz ere jaio da hitzordu hori.  Berria - Kultura   2006-02-17

Munduko komikigileen elkargunea, zabalik.  Berria - Kultura   2004-01-22

Bertsolaritzaren geroa kanpoko faktoreen esku utzi gabe, bertsolaritzan hala edo hola inplikaturik sentitzen direnen elkargunea sortu eta proiektu baten inguruan lan egitea izan du ipar.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 69. orr.

Askotariko teorien, makinen, lanabesen, gertakarien, praktiken, aktoreen eta giza harremanen arteko elkargune-espazio bilakatzen da zientzia.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 249. orr.

Sentsibilizazio kanpaina hasi du Oinarriak elkarguneak Nafarroan.  Berria - Euskal Herria   2006-02-25

Agerraldi publikoan azaldu zutenez, Aralar-Zutik elkargune politikoaren helburua Euskal Herria ezkerretik eraikitzea da.  Berria - Euskal Herria   2004-02-24

Erabakimena elkargune.  Berria - Euskal Herria   2006-04-18

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus