Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
elkarganatze iz elkarrengana biltzea.
Azken batean, elkarganatze horrek kazetaritza lana erraztu eta haien irakurleen mesederako izango zen. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 276. orr.
Ustekabeko gau hartan gure ahotan hitz isilak eta pot eztiak erne ziren, gure lehen elkarganatze zoroaren lekuko bakarrak harresiak zirela. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 169. orr.
Liburuko gai nagusietako bat maitasuna da, hainbat ikuspuntutatik: amodio galduen nostalgia, elkarganatze fisikoaren egarria, urrutiratzearen mingostasuna... Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 364. orr.