Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gero, ordea, hazi eta elkarganatuz ugalduko dira. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 295. orr.
Gainerakoek isilik estutu zioten elkarri eskua, izotza bezain hotza batzuena, sua bezain beroa besteena, eta isilik, elkarri ez begiratzeko ahaleginak eginez, talde moldegabea eratuz elkarganatu ziren. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 89. orr.
Eta bizitza da, orobat, biltoki bat, non juntatzen eta elkarganatzen baitira arrazoinaren arrazoinak eta bihotzarenak. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 123. orr.
Gutuna berriz ixteko zorian zen Ruche jauna, pozik, bera eta Grosrouvre elkarganatu zituen aspaldiko kidetasuna berreskuratu zuelako. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 208. orr.
Gertaerek elkarganatu zituzten. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 265. orr.
Harresiek eta urruntasunak elkarganatu gaituzte tabike bat botatzeko proiektuak ez bezala. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 134. orr.
Haien armadaren hiru zutabeak elkarganaturik zeuden ordurako. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 396. orr.
Mendi hauen orpoan, etxe lerro bat hertsiki elkarganatua. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 27. orr.