Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Xafla horiek elkargainka antolaturik daude, erdian zirkulu formako irekidura bat uzteko moduan. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 89. orr.
Bulegoetan eskuizkribu guztiak nahaspilan zeuden, elkargainka, ez zegoelako behar adina apalategi. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 202. orr.
Ondorengo gertaerak, uholde baten antzera, elkargainka etorri ziren. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 209. orr.
Ariman hilketen eta tratu txarren ardurak elkargainka pilatzen direnean, zer aitor liteke? Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 167. orr.
Doluminak etorri ziren orduan, arrapaladan, elkargainka, espantuka, faltsu. Txillardegi «Putzu», 1999 - 294. orr.
Alde guztietatik albiste ikaragarriak zetozen elkargainka. Txillardegi «Putzu», 1999 - 279. orr.
Hormetan, zahar itxurako gauza piloa ageri zen: lanabesak, irudi eta argazkiak, mapak... dena pilaturik, ia elkar-gainka. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 67. orr.
Atea ireki, eta sekulako anabasa ikusi du: ikasle guztiak elkar gainka, Udalaitz halako bat osatuz: Ikaslemendi. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 59. orr.