Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Inporta zaizu piano batekin elkarbizitzea? Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 60. orr.
Guk nahi dugun Europan espazio politikoa Europako instituzioa izango da eta euskaldunok zein beste herrietakoak bertan elkarbiziko gara, instituzio komunetan gure burujabetza partekatuz. Berria - Euskal Herria 2004-06-09
Nahiz eta hizkuntza komunitate desberdinak lurralde, garai eta baldintza politiko-sozial beretan elkarbizitzeak erlazioak, nahasketak eta definizio zaileko guneak sortzen dituen. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 35. orr.
Bera ez omen da emakumeekin elkarbizitzera ohituko den horietakoa. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 96. orr.
Atxikimendu askeko federalismoa da, Lopezen ustez, gatazkaren konponketarako lehen pausua, «herri anitzaren beharrak elkarbizitzeko aukera emango duelako horrek». Berria - Euskal Herria 2004-02-20