Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
elkarbildu, elkarbil, elkarbiltzen du ad bildu, elkarrekin bildu.
Honela zu eta izaki guztiak elkarbiltzen dituena hartzen duzu, eta mundu honetako ondasun iragankorrak baino indartsuagoa dena zeureganatzen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1202. orr.
Jaunaren espirituak lurra betetzen du eta, gauza guztiak elkarbiltzen dituenez, hots guztiak ezagutzen ditu. Elizen arteko biblia Jkd 1,7
Gizartea elkarbiltzeari, borobiltzeari, begiratzen diote moraltasunak eta legeak. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 105. orr.