Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nork bere buruarenganako fideltasuna eta bestearenganako errespetua, norbanakoaren baiespena eta gizarte-solidaritatea, zoriona eta jakitea elkarbigiztatzen dituena: alaitasuna nork bere burua hazte eta hobetze gisa. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 8. orr.
Aristoteles baino mendeak lehenago, Herodoto egiten du estilo elkarbigiztatuaren eredu, beste autore greko batzuek zuten estilo periodikoaren aurrez aurre. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 312. orr.
Floristan Imizkoz jaunak dioenez terminologia modernoan identifika genezake, alde aldera, estilo periodikoa "menpekotze"arekin eta elkarbigiztatua lotze edo "koordinatze"arekin. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 312. orr.
Estilo elkarbigiztatuan aldiz, parez pareko perpausak ondozkatzen dira, elkarren menpekotasunik eta batasunik batere eratu gabe. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 312. orr.