Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

elkarbanatu, elkarbana, elkarbanatzen 1 du ad banatu, elkarren artean banatu. ik erdibanatu.

-Ene bihotzaren eta ene espirituaren jaun eta jabea, nahi al duzu dendan sartu, eta jaki hauek elkarbanatu?  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 50. orr.

Ahalik eta eztien eman zion senarraren zorigaitzaren berri, baina, nahigabearen aringarri, ondasunak elkarbanatzea proposatu zion.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 101. orr.

Kontrol neurriak eraginkorrak izan daitezen, Europako Batzordea eta herrialde guztiak informazioa elkarbanatzen jardungo dira etengabe.  Berria - Harian   2006-02-14

Kirika egiten zion bizitzari, argi antzematen baitzuen hantxe zegoela, benetako zerbait, berea bakarra, seme-alabekin edo senarrarekin elkarbanatu ez zuena.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 62. orr.

Komunikabideetako ordezkariek konpromisoa hartu dute beraiek egindako gogoeten emaitzak Bilgune Feministarekin elkarbanatzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-05-19

Ordezkari guztiekin elkarbanatu dudanaz harro nago.  Berria - Ekonomia   2004-12-16

Bere zalantzen erantzuna edo bakardadea elkarbanatzeko norbait aurkituko duelakoan.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 128. orr.

Animaliek eta gizakiek errekako ura elkarbanatzen dute.  Berria - Mundua   2004-01-09

2001-2002an, Espainiako Gobernua (PPren esku) eta Erresuma Batua Gibraltarren subiranotasuna elkarbanatzekotan izan ziren.  Berria - Mundua   2006-03-18

Mina ezin parteka daitekeela jakinda, baina bai hura elkarbanatzeko desira.  Berria - Kultura   2004-03-20

Informazioaz gain, botikak biltegiratzeko sistema elkarbanatzea beharrezkotzat jo zuten, «eraso biologikoei aurre egiteko». informazioa, jakintza eta kultura modu libre batean elkarbanatzea.  Berria - Harian   2005-03-12

2 (era burutua izenondo gisa)

Razionaltasun elkarbanatuaren suposizioan (objekziorik batere ez baita hori indargintzaren zuzentasunaren aurka!), edo balio ororen erlatibotasunean.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 82. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus