Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eliztar 1 iz parrokia bateko kidea dena.

Auzoa hustu egin omen duk, hiriko parrokiarik zaharrena eliztarrik gabe utziz.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 224. orr.

Eliztarrak ere altxatu eta bankuetan eseri ziren berriro.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 257. orr.

Familia osoa elizan sartu ginelarik, erretorea ongietorria ematen ari zen eliztarrei.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 78. orr.

Meza entzuten ari diren eliztarren jarrera errespeturik gabekoa iruditzen bazaio, atera gordelekutik eta zirti-zartaka hasten da.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 15. orr.

Eliztarrei "Dominus Vobiscum" esateko tenorean.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 251. orr.

Aita jesuitak nehoiz baino gehiago zirikatu zituen eliztarrak pulpitutik: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 417. orr.

Bikarioa han aritu zen esaten parrokiako eliztarrek oso maite izan zutela, eta bizi osoa eman zuela etxaldeko bizilagunen zaintzara jarrita.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 39. orr.

Apezak, ordea, bere jarrera zuritzen segitzen zuen: apezgoa; eliztarrei zor zien begiramena.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 28. orr.

Saint-Eustache han behean zagok bere arrosetoiarekin, eliztarrik gabe, eta haren ondoan, bitartean, merkatua hedatzen ari duk, bizitzaz burrunbatsu.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 286. orr.

Laguntza eskatzen dizuet zuei, nire eliztar maite guztioi, Jaungoikoaren etxearentzat.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 76. orr.

Jainkoaren argiak itsutu egiten ditu eliztar apal eta xumearen begiak.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 127. orr.

-Ederki! -marmariatu zuen eliztar multzo osoak, eskuindarrak barne.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 139. orr.

2 irud/hed

Eliztarrik gabeko errabino bat.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 67. orr.

3 Elizako kidea.

Nik, Jaunaren ikasle zahar honek, Jaunak aukeraturiko eliz elkarte horri eta eliztar guztioi idazten dizuet.  Elizen arteko biblia   2 J 1,1

Errealitateari bizkarra ematen dio Vatikanoak; eliztarrak bide batetik doaz eta Vatikanoa beste batetik.  Berria - Gaiak   2004-10-27

Gogoeta nagusia beste bat da: Eliza zabaldu eta eliztarren parte-hartzea sustatzen dugu, edo jarraitzen dugu orain arte egon garen moduan, esku gogor baten azpian eta erabakiak lau lagunen artean hartzen.  Berria - Harian   2005-04-19

Eliztar askok galdetzen diote beren buruari: zein izango ote da mendeetan zehar Euskal Herrian izan den sinesmenaren geroa?  Herria   2001-03-08

Basse-de-Vieille karrikaren kantoian gure zutabeak mezatik ateratzen ari diren eliztarren zutabearekin egin du topo.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 89. orr.

Brendan O'Brien Gotzain Katolikoen Konferentziako presidenteak, esaterako, presioa egiteko eskatu zien eliztarrei, diputatuek ezkontzaren definizioa aldatzearen kontra bozka dezaten.  Berria - Gaiak   2004-12-12

Eliztarrak kantuan aritzeko zuten geroz eta joera txikiagoaren aurreko amorrua: sinesten badute, pentsatzen zuen Karlosek, zergatik ez dute kantatzen?  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 33. orr.

Aski da euskaldun eliztar, HBtar, edo antzeko jende honek nola sinesten duen erreparatzea.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 59. orr.

Hiritarrek narda hartzen dute legeekiko; erdeinua sortzen zaie ezarritako gobernu-eraz; bi erlijioen kontrako susmoen ordez, bietako baten aldeko fede irmoa sortzen da; hitz batez, Estatuari, aldi baterako behinik behin, hiritar txarrak eta eliztar txarrak sortzen zaizkio.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 150. orr.

Eliztar hertsiak zirenez gero, ordea, ez zuten edari-tantarik dastatu.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 89. orr.

Eliztar zoriontsuak gara gu, Glass jauna.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 296. orr.

4 elizgizona.

Etorkizunean norbait -eliztarra nahiz sekularra izan-, berrespenezko eta konstituziozko gure idazki hau ezaguturik, beronen aurka jokatzen ausarkeriaz saiatuko balitz [...] ken bekio bere aginpide-maila eta ohorea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1207. orr.

• 5 izond Elizarena, Elizari dagokiona, Elizaren aldekoa.

Festa herritar edo eliztar ofizialetan heroi edo jainkoei kantatzen zien koblaria zen bardoa.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 210. orr.

Moralari eta politikari oinarri eliztarrak ukatu, eta naturan bilatzen zaizkio fundamentu "positiboak".  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 80. orr.

Eredutzat Gorputz Mistiko eliztarra hartu dute, Estatu-Nazioa Eliza Nazional bat bihurraraziz.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 9. orr.

Manifestazio erraldoiak egon dira, ia erakunde politiko, sindikal, kultural, eliztar guztiek euren protesta eta solidaritatea erakutsi dute.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 13. orr.

Ostiraletan lagun eliztarrekin biltzen da, eta igandero joaten da mezetara.  Berria - Mundua   2004-04-25

Populua ideologikoki menderatzen zuen jauntxo eliztarraren botere zapaltzailea bere aurka jartzea baino ez zuen lortu.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 83. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eliztar batek (3); eta eliztar (4); zuen eliztar (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus