Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
elizpe iz elizaren azpialdea.
Gasteizko Santa Maria katedralaren elizpea zaharberritzeko lanak hastear dira. Berria - Kultura 2004-11-12
Andra Mariko elizpeko azokaz baditut oroitzapenak, baina umetakoak. Berria - Kultura 2004-12-05
Elizpe eta etxe atariak izan ohi ziren askotan haien ostatu. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 473. orr.
Kalea eta elizpea ziren gure biltoki. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 390. orr.
Ondotik berrikusirik, balio berezia hartzen dute San Pankrazio elizpearen zuraje beltzaire horiek. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 48. orr.
Toki askotan irain ugari jaso ondoren, elizpe eta etxe atarietan babesten ziren. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 514. orr.