Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eliza bat eraikitzen ari dira inguru hauetan, herritar elizkoiek borondatez ematen duten diruarekin. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 513. orr.
Gizon elizkoia zen, eta ugariak dira erlijioari buruz eginiko lanak. Berria - Kultura 2004-06-17
Etxekoandrea, emakume elizkoiak lagunduta, Yonsuk andrea aulki gurpildun batean ipintzen ari zen. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 112. orr.
Lizarraga iruinxemea duk, ausarta ausartik bada, pertsona ona, elizkoia, kristau ezin hobea. Txillardegi «Putzu», 1999 - 93. orr.
Gizon neurritsua, zuhurra eta elizkoia zen Kearney jauna; lehen ostiral guztietan joaten zen Jauna hartzera. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 200. orr.
Euren burua katolikotzat jotzen duten nafarren artean %44,1 elizkoiak dira eta %37,9 ez. Berria - Euskal Herria 2004-08-11
Filotti meza huts egin baino lehen familia osoa hiltzen utziko zuen elizkoi horietako bat zen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 261. orr.
Donatieni "hotzegia eta elizkoiegia" begitantzen zaio, eta beste emakume batzuengana doazkio begiak. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 14. orr.
Emakume elizkoia da: dirua ematen die elizari eta monasterioei, baina esku-laburra da lagun hurkoarekin. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 483. orr.
Borneon pentsatzen dute norberak hildako guztiak zerbitzari izango dituela hil ondoren; espainiar elizkoiek ere egunean hamabi amerikar hilko dituztela agintzen diote Galiziako Santiagori. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 261. orr.
Elizaren aurka zeudenentzat, elizkoi mistiko arriskutsua zen; Errusiako elizarentzat, heretiko arriskutsua. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 251. orr.
Frantzia errepublikano modernoa versus Espainia elizkoi atzeratua. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 11. orr.
elizkoi eta (3); elizkoia zen (3); eta elizkoia (3); oso elizkoia (6)