Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Apezaren predikuari kasu handirik egin gabe, aurpegi ezagunen eske egin nuen elizkizunaren parterik luzeena. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 133. orr.
Eusko Alderdi Jeltzalearen urtemuga ospatzeko elizkizuna egin ohi dute urtero Mutrikun EAJko kideek. Berria - Euskal Herria 2004-08-01
Elizkizuna bururatu delarik, aitamak benedikatu ditut eta haien zorionak nerea ziurtatu du. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 36. orr.
Mendizabal ez zihoan Algortara San Nikolas elizan azken afariaren elizkizunean parte hartzera, seguru asko igandeko Aberri Egunari begira ariko ziren zer edo zer prestatzen, honezkero ez zaigu axola zer. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 108. orr.
Elizkizunean Flora negarrez ikusteak samurtu egin ninduen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 298. orr.
Elizkizunetik irten eta etxera bezain laster, malenkonia sakon bat jabetu zen Faediseneko neskez. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 206. orr.
Elizkizuna sentibera izan zen oso. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 154. orr.
Dantzan ari den argi hori ahularen inguruan daude, ardi, iratze, ke usain batez betea den artzain borda barne honetan kartsuki bilduak, ez jakin nongo nolako elizkizun misteriozko batetarako: libertatearen ospatzeko. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 106. orr.
Ez nekien ondo zer ordu zen, ez zenbat denbora eman genuen han barruan, elizkizun mistiko edo saio hipnotiko batean egon banintz bezala. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 34. orr.
Tolosan ere, hilaren 29an, beste elizkizun ospetsu bat antolatu zen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 277. orr.
Amak, alabaina, atsolutuki nahi baitzuen ehorzketarako elizkizuna gure herrian egina izan zedin. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 66. orr.
Emaztea galdu du, eta requiem bat nahi luke, urtemugako elizkizunetarako. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 69. orr.
Elizkizunak, dena dela, bihar dituk, arratsaldeko zazpietan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 96. orr.
Gaur pope batek elizkizunak egin ditu han, meza-jantzia soinean; bihar, berriz, antzezlan bat saiatuko dute aktore frantziar batzuek. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 485. orr.
Elizkizunak egin dira Baigorrin eta ehortzia izan da Bankan. Herria 2001-11-15
Gaur arratsaldean, 19: 30ean, bestalde, elizkizunak egingo dizkiote Santutxuko Maria Erregina elizan. Berria - Euskal Herria 2004-07-29
Zonbat miliunek ez dituzte elizkizunak segitu kasik mundu guzian gaindi, dela telebixtari esker, dela irratia entzunez! Herria 2005-04-14
Bederatzian, Eva Duarteren aldeko elizkizunak egin ziren katedralean. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 263. orr.
Elizkizun handienak Erroman bixtan da. Herria 2001-01-11
Anartean elizkizun ederrak izan ditu, herritar gazte harek gidatuz kantuak, bi apez heien sokorri eta herriko gizon-emazteen kantuak lagun. Herria 2003-02-27
Kontatu nion familiarik gabeko guardia zibila zela, eta peritonitis arrunt baten ondorioz hil zenez, elizkizunak ere arruntak egin zizkiotela, eta bere herritik inork erreklamatu ez zuenez, hobi komunean ehortzi zutela. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 393. orr.
-Ezta arratsaldean ere elizkizunetara. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 254. orr.
Asaldatu egin ziren, boikota egin zieten elizkizunei, mehatxatu egin zuten apezpikuak izendatu erretore berria, gutik egin zuen irauli ez bazuten apezpikuaren beraren autoa bisita pastoralean azaldu zelarik. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 268. orr.
Elizkizunen teatroan ene rola egiten nuen. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 104. orr.
Ez duk egon behar bandera politikorik elizkizunetan. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 182. orr.
Herri ttipietako jendeek ez zituzten onartzen beren apezak ordezkatzen zituzten apez zinegileak; beraz, ez ziren elizkizunetara agertzen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 62. orr.
Elizkizunetara joateko irrika gorabehera, tenplura sartzea galarazia dute Brnoko herritarrek. Gehienetan ni naiz arduradun elizkizun horietan. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 41. orr.
Elizkizunak antolatzen ditugu kontzentrazio zelaian eta inguruetako herrietan. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 113. orr.
Leku ospetsuetan elizkizun solemneak zergatik ezarriak diren Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 373. orr.
Elizkizun kanpaiak jotzen ari dira eta. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 167. orr.
Elizkizun meza bat emana izan da hemen igande huntan, Ameriketakoa berriz aste huntan. Herria 2001-11-15
Monje gazte batentzat zerbitzua otoitz eta elizkizun orduek ez ezik, bakardade, hausnarketa eta atseden uneek eta are amets orduek ere osatzen duten bezala. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 62. orr.
Korrika eta presaka egin zuen ezkontza-elizkizuna, beste edonon egotea nahiago izango balu bezala. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 92. orr.
Egiaz neskak ez zuen ulertzen zergatik euskarazko ehortz-elizkizunetan, tristezia larriaren aztaparretan behera amiltzeko ordez, abesteko gutizia oldartzen zen herritarren bihotzetan. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 155. orr.
Biharamuneko hil-elizkizunen ondoren, labanak eta igitaiak eskuan harturik, osaba Joanikoten dorretxerantz abiatu ziren, aita jesuita buru zutela. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 418. orr.
Norbait hiltzen denean ere, ez da sosegurik izaten hileta elizkizuna egin arte. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 53. orr.
Astelehenean iragan da hileta-elizkizuna Iruñeko Kaputxinoen Komentuan. Herria 2005-08-04
-Espero dut tentuz ibili eta garaiz iritsiko dela hileta-elizkizunera -esan zuen Bain andreak-. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 66. orr.
Biharamunean egin zioten hileta-elizkizuna, Pazko igande eta Aberri Egunean. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 111. orr.
Taldeak hileta elizkizuna eginen du bihar haren alde. Berria - Kirola 2004-11-26
Hainbeste hileta-elizkizun ikusi eta susmo txarra hartuta, hilkutxa zabaltzeko eskatu zion halako batean apaizari. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 14. orr.
Hileta-elizkizun batean ez dugu doinu alai eta xaltokakoa hartuko, edo lagun bati adarra jotzen ez gara hasiko Xalbadorren doinurik hitsenean. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 117. orr.
On Camillok gogoan zuen hileta elizkizuna guztiz hunkigarria izan zela. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 94. orr.
Familiak ez du hileta elizkizunik, ez bestelako ekitaldirik eginen. Berria - Euskal Herria 2004-12-08
Ez dut hileta-elizkizunik nahi, ez bizian eta ez hilean. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 50. orr.
Ahmed Jassinen aldeko hileta elizkizunean, Gaza hirian, milaka eta milaka herritar bildu ziren. Berria - Mundua 2004-03-23
Jende ugarik parte hartu zuen egin zizkioten hileta elizkizunean eta omenaldian. Berria - Ekonomia 2004-12-30
Ehorzketa, hileta-elizkizunak, meza, eskelak eta lutu-jantziak antolatzeari ekin genion. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 12. orr.
Orreagako abadea eta Arnegiko, Luzaideko eta Zaroko erretoreak joan ziren hileta-elizkizunak egitera. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 223. orr.
Manex Goihenetxeren aldeko hileta elizkizunak bihar eginen dituzte. Berria - Kultura 2004-05-06
Gaur izango dira Angel Berruetaren aldeko hileta elizkizunak. Berria - Euskal Herria 2004-03-15
Aita galdu zuenean, berriz, hileta-elizkizunak huts egin genituen, urruneko rock jaialdi bat hobetsita. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 241. orr.
ELAk «omenaldi xumea» egingo dio gaur Zarautzen, hileta elizkizunen ostean. Berria - Ekonomia 2004-12-29
Hileta elizkizunen orduan, anaien eta osaba baten artean heldu zioten kutxari. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 107. orr.
Amaren hileta elizkizunetan izan zen, Nuestra Señora del Pilar-en. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 239. orr.
Josu kartzelan zegoen Andolin hil zenean, eta hileta elizkizunetara ekarri zuten, eskuburdinak jarrita. Berria - Harian 2005-03-20
elizkizun airosak (4); elizkizun bat (5); elizkizun batean (3); elizkizun baten (3); elizkizun berean (3); elizkizun berezi (3); elizkizun eder (11); elizkizun eder baten (3); elizkizun ederra (4); elizkizun ederrak (11); elizkizun ederrak ukan (3); elizkizun eta (7); elizkizun guziz (9); elizkizun guziz ederrak (3); elizkizun horietan (5); elizkizun horietan parte (3); elizkizun hunkigarri (8); elizkizun hunkigarri batean (6); elizkizun hunkigarria (3); elizkizun hunkigarriak (4); elizkizun kartsu (9); elizkizun kartsu batean (3); elizkizun kartsu eta (3); elizkizun kartsua (3); elizkizun kartsuak (4); eta elizkizun (10); gomit zirezte elizkizun (3); hileta elizkizun (6); zirezte elizkizun (3); zirezte elizkizun horietan (3); zituen elizkizun (4)
aldeko hileta elizkizuna (5); aldeko hileta elizkizunak (16); aste sainduko elizkizunak (5); da hileta elizkizuna (4); dira elizkizunak (3); dira elizkizunak eta (3); egun hortako elizkizuna (3); eguneko elizkizuna (3); ehortz elizkizunak (3); elizkizuna egin (6); elizkizuna eta (3); elizkizuna hasi (3); elizkizunak ederki (4); elizkizunak egin (6); elizkizunak eta (6); elizkizunak ez (3); elizkizunak gaur (4); elizkizunak iragan (3); elizkizunak ortzegun (3); ere elizkizunak (3); hileta elizkizuna (26); hileta elizkizuna egin (3); hileta elizkizunak (33); hileta elizkizunak egin (3); hileta elizkizunak gaur (4); hortako elizkizuna (3); omiasainduko elizkizunak (3); sainduko elizkizunak (5); zen elizkizuna (3)
aldeko hileta elizkizunean (5); aste sainduko elizkizunen (3); elizkizunaren ondotik (6); elizkizunen ondotik (3); elizkizunen tenoreak (13); elizkizunetara joateko (3); elizkizunetarik landa (3); elizkizunetik landa (3); eta huna elizkizunen (3); gaueko elizkizunera (3); hileta elizkizunean (13); hileta elizkizunen (7); hileta elizkizunetan (9); hileta elizkizunetara (7); hileta elizkizunik (3); huna elizkizunen (3); huna elizkizunen tenoreak (3); sainduko elizkizunen (3)