Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

elizjantzi (orobat eliz jantzi) iz elizan erabiltzen den jantzia.

Eliz-jantziz azaldu zen, elizakoak ematera bezala, eta eskuak luzaturik exorzismoak esan zizkion.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 145. orr.

Elizjantzi gorriz agertu zitzaion, kontatu ezineko gizataldea ondoren zuela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 417. orr.

Aita santuak berak [...] harrigarriro ohoratu zuen santua, ez bakarrik santu izendatuz, baizik eta haren ohoretan eraikitako eliza -Aita santuak berak jarri zuen horren lehen harria- opari santuz eta elizjantzi preziatuz hornituz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 533. orr.

Liburuak, eliz jantziak, aldare-zapiak eta eskuetara zetorkion edozer gauza ematen zien behartsuei.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1054. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus