Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

elizguraso (orobat eliz guraso) iz pl VII mendea arteko zenbait apezpiku, idazle eta kidekoren multzoa.

Bere zantzu propioak izango ditu, baina baita komunak ere, lehen mendeetako kristau-idazleekin, batez ere arau-emailetzat hartu izan ziren "Elizguraso" deitutako haiekin.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 59. orr.

Poema eder hau -inspirazio iturri nagusitzat Idazki Santua, Liturgia eta eliz Gurasoak hartzen dituena, eta erlijioso-bizitzaren esperientzia sakon eta zoliaz baliatzen dena- azken aholku-hitz batzuez eta otoitz sutsua eginez bukatzen da.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 938. orr.

Esan daiteke Erdi Aroko filosofiak bi solaskide nagusi izan dituela bere gogoeta propioa osatzerakoan: kristau-tradizioa (Elizgurasoak edo patristika barne) eta, harekin batera, antzinako filosofia.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 60. orr.

Elizgurasoekin batera, eta Agustinen oso antzera, Erdi Aroko pentsalariek, filosofiarik egitekotan, kristautasuna ulertze aldera egingo dutela gehienbat.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 60. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus