Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Orduan, zeukaten elizatxoari txikia iritzirik, eliza berri bat eraikitzen hasten dira, eta noski, gauza handi bat egin nahi dute, ederra. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 356. orr.
Ezponda eta makaldi artean, sakantxo batean, baseliza zaharra zegoen, elizatxo txiki bat dorre motz bat zuena. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 275. orr.
Herritxo hura, lau etxe eta elizatxo bat muinoaren gainean. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 16. orr.
Muino borobilaren gaineko elizatxo xarmanteko kanpandorreak mezatara deitu ditu fededunak. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 72. orr.
San Damian eliza inguruan zebilela -elizatxoa zaharraren zaharraz lur jotzeko zorian zegoen-, Espirituak eraginda, bertan sartu zen otoitz egitera. Berria - Kultura 2004-03-12
Gorputza San Damian elizatxoan utzi zuten. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 257. orr.