Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Maiatzaren 6 an, bere aita-amen besoetan elizaratu da bataiatua izaiteko. Herria 2001-05-17
Igande huntan, amaren besoetan, elizaratu da bataioaren bidez Jainkoaren eta Elizaren haur izaiteko. Herria 2003-05-29
Badira orain gero eta jende gehiago, euskaldunen artean partikulazki, ideia politiko zein erlijiosoengatik elizaratzen ez direnak. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 156. orr.
Bertze hileta-elizkizun bat zegoen, nonbait, izeba Milagrosenaren ondotik, jende uholde berria ari baitzen elizaratzen ostera, kanporatu berriekin anabasan nahasiz. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 136. orr.
Kanpoan plaza inguruak jendez beteak zauden, domaia da prosione lerroetarik bazter egoiten baita hoinbeste jende, sakramendu saindua berriz elizaratzekoan partikulazki. Herria 2001-06-28