Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
elizako iz pl hiltzeko zorian dagoenari ematen zaizkion sakramentuak, eskuarki jaunartzea.
Atzo hil zen, 36 urte zituela, Elizakoak eta Aita Santuaren Bedeinkapena hartu ondoren. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 89. orr.
Eliz-jantziz azaldu zen, elizakoak ematera bezala, eta eskuak luzaturik exorzismoak esan zizkion. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 145. orr.
Aita meza-laguntzailea zen eta apaizari elizakoak ematen laguntzea gustatzen zitzaion. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 20. orr.
Heriotza gainean zuela ikusirik, elizakoak eskatu zizkion fraide bati. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 852. orr.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)
elizakoak eta (5); eta elizakoak (6)