Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
elizaburu (orobat elizburu) iz elizako burua.
Dakar afrikar hirian bildu dira 150 apezpiku, denak Afrika eta Madagascarreko elizaburuak, beren hamahirugarren biltzar orokorrarendako. Herria 2003-03-17
Eta orduan Urgelgo Artzapezpiku eta Armadako elizaburu zen Caixal Estradé agurgarriak berrikerien eta liberalismoaren kontra hitz ezinago gogorrez oratutako sermoi beldurgarria bota zuen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 192. orr.
Egun gutxi lehenago, ia iragarpen hotsandiko berberaz ("Habemus Papam") eman zitzaion amaiera Eugenio Pacelli kardinala Petriren Aulkira jaso zuen elizburuen bilkurari. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 63. orr.