Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Posizio baten adierazgarri eta kulturari buruzko ikuspegi elitista baten totem bihurtu zaigu liburua. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 63. orr.
Gizartearen eta historiaren teoria elitista bat, oligarkikoa. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 199. orr.
Ez dakigu noiz aldatuko duen Frantziak jarrera elitista hori. Berria - Euskal Herria 2004-05-12
Boterearen izaera elitista. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 30. orr.
Ez dugu nahi exekutibo elitistarik. Berria - Harian 2005-12-20
Ez da herritartasunaren zentzu elitista halako bat artista eta gainerako herritarrak bereizten dituena. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 93. orr.
Azkenean, unibertsitate elitistagoa egin nahi dute. Berria - Harian 2005-05-25
Gasnaz bat egin eta gasnari berari entzuten jakiteko apaltasun errepublikarra behar da; ez ordea Frantziako egungo Errepublika elitista uniformatzailearena, baizik Donapaleuko azokan gauzatu ezberdintasunen gainetiko elkartasunarena. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 36. orr.
Hezkuntza masibo eta ez elitista horrek eragin positiboa du errenten banaketan. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 121. orr.
Hango argitaletxe populista hartan akademikoegitzat daukate, hemengo elitista honetako arduradunentzat, berriz, dibulgaziozkoegia da. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 51. orr.
Zientzia definizioz da elitista. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 252. orr.
Horrek ez du esan nahi literatura elitista denik. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 59. orr.
Elitista samarra haizela. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 58. orr.
Pixka bat elitista da, edo, hobeto esateko, arras elitista, baina aukera eskaintzen du egoera askoz apalagoetara ere egokitzeko. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 169. orr.
elitista baten (3)