Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aristokratismoa, elitismoa, komenentzia bat baino gehiago, lege natural bat iruditzen zaio Ortegari. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 240. orr.
Aristotelesek semeari idatzitako testu honetan greziar garaiko sistema politiko eta moralaren ezaugarri nagusiak atzeman ditzakegu (elitismoa, esklabotasuna...). Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 214. orr.
Izan zen Munduko Gizarte Foroa bera kritikatu zuenik ere, «gobernuz kanpoko erakundeen elitismoa» salatuta. Berria - Harian 2006-01-21
Elitismo halako batez dotoretu nahi ditudala hitza eta sorkuntza zientziaren aurrean? Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 68. orr.
Ez nuke elitismo kontua denik esango. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 59. orr.
«Elitismo» akusaziopean bildu ziren atzo Berlinen Alemaniako, Frantziako eta Erresuma Batuko gobernuburuak eta arlo sozial nahiz ekonomikoetako ministroak. Berria - Mundua 2004-02-19