Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

elite 1 iz gutxiengo hauta.

Elite batek hasiko du lana.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 147. orr.

Hierarkia garbi bat ezarrita dagoen tokian aski izaten baita eliteak hizkuntza aldatzea menpekoek ere gauza bera egiteko, luze gabe.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 116. orr.

Aristokraziak, eliteak, lanbide taldeak urturik zeuden jendetza epel hartan.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 99. orr.

Ideologia erlijioso baten alde, munduan zehar gainera, lan egingo zutenen eliteak formatzea zuen helburu nagusia.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 18. orr.

Garatzeko bidean diren herrialdeetan ere ez al du teknologiak elitearen eta herri xehearen arteko desoreka areagotuko?  Berria - Harian   2005-11-11

Agintzea ez da elitearen eskubide bat, haien betebehar behinena baizik.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 158. orr.

Jakintza demokratizatu da, eta horrek gizartea aldatu du, lehen eliteak zirenak masa bihurtu ditu.  Berria - Kultura   2004-02-26

Gobernu liberalek 1930. eta 1946. urteen artean eginiko lur sail banaketa indarrez desegiten hasi ziren Alderdi Kontserbadorean bilduriko eliteek agintera helduta.  Berria - Mundua   2004-05-27

Talde etniko nagusietatik zetozen pertsonek osatutako elite batek agintzen zuen.  Berria - Mundua   2004-05-26

Ez da elitearen eta herriaren arteko borroka: elitearen barruko borrokak dira.  Berria - Mundua   2004-11-28

Herriak dena ongi egin du, esango da oraindik España invertebrada-n: arazoa oraindik eliteen falta da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 73. orr.

Konspirazio beharrik ez da, eliteak masa-hedabideak nola kontrolatzen dituen azaltzeko, oso prozesu naturalak baitira horiek.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 20. orr.

Erdi Aroko eta Berpizkundeko europar bankarien eliteari askoz ere mozkin-aukera erakargarriagoak eskaintzen zizkieten estatuen finantzaketa-premiek ohiko jarduerek baino.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 85. orr.

Hoteltxo dotore eta lasaia zen, futbolariak eta boxealariak, gure garaietako elitea, bizi ohi diren horietakoa.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 54. orr.

Masaren -demokraziaren- gutxiespena, destaina ez esateko, eta eliteen goratzapena, intelektual kritikoen artean franko zabaldua zegoen.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 199. orr.

Hegazkin pilotua da bera, baina ez nolanahikoa, eliteko pilotua baizik.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 109. orr.

Eliteko soldaduak, haien itxurari eta lerdentasunari erreparatuta ondorioztatu nuenez.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 239. orr.

Eliteko atletak nahi badituzu babesle sendo bat behar duzu.  Berria - Kirola   2004-11-27

Ohore, beraz, eliteko kirolariei, haiena izango da-eta ospearen zeru gozo itzaltsua.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 23. orr.

Jean Espilondo deputatuak galdatu du publikoki antola dadin mahai inguru bat Hormadi-ko eliteko krisiaz hitz egiteko eta aterabide egokienen aurkitzen laguntzeko.  Herria   2001-05-10

Eliteko unibertsitateak eratzeko.  Berria - Mundua   2004-12-21

G. Vacher de Lapouge-rentzat [...] eliteko arraza, dominatzaile eta kreatiboa ("homo europaeus") nordikoa da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 195. orr.

Disuasiorako Poliziaren elitezko unitateko orain arteko arduraduna.  Berria - Mundua   2004-08-26

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Segundo batez elite burgesaren aginterako eskubidea bera ere zalantzan jartzen zen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 152. orr.

Berdin gertatzen da masa-hedabideekin: elite ekonomiko eta politikoaren zati bilakatu dira.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 19. orr.

Maimon pentsamenduzko aristokrata bat da, elite intelektualak masekiko duen erantzukizunean sinesten duena.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 11. orr.

Honelako eskari bat Mendebaldeko elite sofistikatuari erabat zentzugabea irudituko litzaioke.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 394. orr.

Elite ustelduen borroka.  Berria - Mundua   2004-11-28

Alta, elite bikainak, arraza bikainetan ematen dira.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 227. orr.

Jende espainola da masa malapartatu bat, egonda ere elite gidaririk onartzen ez duena.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 234. orr.

Berak elite buruzagientzat galdegiten duen goratasun intelektual, moral edo politikoa, arrazak ematen du.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 200. orr.

Britainiar Inperioak indiar elitea erabili zuen, otomandar padishak Ekialdeko elite kristau ortodoxoa erabili zuen bezala.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 452. orr.

Hauek egiazko eliteak ziren, nor bere eremuan.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 18. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Egungo elite-jakiak "arrunt" bilakatuko dira, ekoizpen biderkatzaileari esker.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 89. orr.

Botere ororen izaera aristokratikoa ezagutzeko aukera eskaintzen digu Homerok, elite-teoria garaikideak sortu baino askoz lehenago.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 30. orr.

Iazko Munduko Txapelketako proba nagusian, gizonezkoen elite mailan, lehen bostak belgikarrak izan ziren.  Berria - Kirola   2004-01-31

AEBetako Armadako elite unitate honetako eledun Dan McSweeney kapitainak.  Berria - Mundua   2004-01-16

Lau t'erdiaren barnean, Elite Txapelketako finala jokatuko du, Lasa urretxuarraren aurka.  Berria - Kirola   2006-01-11

Mikel Gonzalezek eta Aritz Lasak lau t'erdiko Elite torneoko finala jokatuko dute gaur.  Berria - Kirola   2006-01-15

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Oinarrizko errenta eta interes soziala enpresa-eliteen edo elite sozialen interesen gainetik jartzea.  Berria - Euskal Herria   2004-09-19

Demokrazia bakar-bakarrik buruzagi-eliteen eskuetan uzteko garrantzitsuegia dela dioen filosofia izango litzateke demokrazia kontzeptu berriaren euskarria.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 94. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus