Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eliptiko 1 izond elipseari dagokiona; elipse forma edo itxura duena.

Figura eliptiko eta espiralak izango ditu Serraren obrak, altzairuz eginak eta lau metroko altuerakoak.  Berria - Kultura   2004-02-27

Zeru gorputz bati planeta deitzen diogu, iluna izanda, Eguzkiaren inguruan orbita eliptikoan higitzen baldin bada.  Berria - Gaiak   2004-03-16

Baloiaren itinerarioa miresten zuen, harik eta pilota nonbait erortzen zen arte, patioan bertan txut bertikalarekin, edo Ikastetxeko teilaturen batean edo lekutako orturen batean txut eliptikoagoekin.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 129. orr.

Zeru gorputz bati planeta deitzen diogu, iluna izanda, Eguzkiaren inguruan orbita eliptikoan higitzen baldin bada.  Berria - Gaiak   2004-03-16

Familiak Bilboko Plaza Eliptikoan zuen bizilekua.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 165. orr.

Gehry-ren museoa da orain erreferentea, eta bertan Serraren tortsio eliptikoak dira ikusgai nagusi.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 65. orr.

Kokaleku gehienak, antza, sakonune biribil edo eliptikoak dira, baina badira batzuk konplikatuagoak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 138. orr.

Atondo eliptiko erraldoiko mosaikoaren gainean ipini zuen laukoteak aulki gurpilduna.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 405. orr.

2 elipsiari dagokiona.

Litekeena da esatea aurkezteko artifizio bat besterik ez dela, enuntziatu hau esaldi eliptiko bat dela, laburtua, ezohiko samarra den era batean espazializatua.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 96. orr.

Eleberriak biziraungo badu eliptikoa izan behar duela ziurtatzen du Harold Bloom-ek El futuro de la imaginacion lanean elipsia harentzat jakituria da.  Berria - Kultura   2004-01-10

Hasperen eliptiko bat egin zuen, jakin-minez.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 206. orr.

Kokaleku gehienak, antza, sakonune biribil edo eliptikoak dira, baina badira batzuk konplikatuagoak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 138. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus