Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

elipsi 1 iz gramatikan, hitz isiltzea, esaldia ulertzea galarazten ez duten osagai bat edo gehiago ezabatzea.

Horretarako, elipsira jotzen du sarritan, hizkuntzaren ekonomiara.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 10. orr.

Literaturan funtsezkoak dira elipsiak irakurlearen irudimenaren ateak aske uzteko.  Berria - Kultura   2004-05-29

Elipsiaren umorea nagusitu da, hitz-jarioarena baino gehiago.  Berria - Euskal Herria   2004-08-26

Kontatzeko moduari dagokionez, «elipsiaren erabilera bikaina» nabarmendu zuen Elorriagak: «Parte asko falta dira nobelan, baina hain ondo idazten ditu idazten dituen parteak, elipsiak osatzea ez dela hain zaila».  Berria - Kultura   2004-03-18

Elipsiak islatzen du hobekien munduaren konplexutasuna.  Berria - Kultura   2004-01-10

Literarioak izan ez arren, funtzionatzen duten elipsiak: idazleak, elipsiaren hutsunearekin, informazioz bete nahi du testua; telebistak, elipsiaren hutsunearekin, hutsunea sortu nahi du.  Berria - Kultura   2004-02-07

Idazkera trinkoa, guztiz soildua, elipsiz betea, aszetikoa, ez dakit zergatik, baina moralisten artean estimazio berezia izan ohi duena.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 12. orr.

Ametsek hautsia omen dute beren estruktura narratzailea; jauzika eta elipsi sekulakoak eginez ibiltzen omen dute beren bide laburra.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 66. orr.

Hortxe bizi gara, elipsi handi batean, albisteen gortinen artetik kuxkuxean aritzera kondenatuta, gortina horien atzean behingoagatik informazio aletxoren bat ikusteko edo, hobeto esanda, imajinatzeko esperantzarekin.  Berria - Kultura   2004-02-07

Metafora on batek, edo elipsiak, edo konparazio batek erretrata ditzakete gure barneko misterioak.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 352. orr.

Neska haurdun zegoela konturatzen zenetik haurrik gabe geratzen zen arte, elipsi bat zegoen.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 28. orr.

Egoera sinesgarri hori lortuz gero, hainbat teknikaz baliatzea, elipsiaz agian, iragarpena, gaztigua hitzik gabe emateko, baina, aldi berean, abisua ematen ari garela interesatuari eta, baita ere irakurleari oso garbi uzteko.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 79. orr.

Elipsi honek nahiko denbora eskaini beharko luke nahi den informazio guztia trukatzeko, baina, aldi berean informazioa ez da agerian gelditzen, edonolakoa izan liteke.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 100. orr.

Entzunaz gozatu eta gozatuz ikas dezakete gaztetxoek elipsiaren berri, beraiek antzekotasunez tankerako zerbait saiatzea dutelarik jomuga.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 65. orr.

Elipsi zinematografikoaren aferak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 167. orr.

Antz sinestezina dute elipsiak eta izotzaren transparentziak.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 113. orr.

2 irud/hed

Oraingoan, berriz, 25 urteko elipsi luze baten ondoren, langile haien bizitzak zer bilakatu diren aurkezten digu Jordák.  Berria - Kultura   2004-05-29

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus