Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

elipse iz lerro kurbatu itxia, bi simetria ardatz dituena, barneko bi puntu finkoetarako distantzien batura bera duten puntuek osatua.

Lerro zuzenak eta makotuak, parabolak eta elipseak.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 49. orr.

Lau irudi desberdin; batetik, elipsea eta zirkulua: biak, itxiak. [...].     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 172. orr.

Hexagonoa edozein konikotan inskribatuta egonda ere hori egia dela frogatu zian Blaise Pascalek: elipsea, parabola, hiperbolea...! hark irakatsi zidan nola egiten zen zirkunferentzia soka batekin, baita elipse bat ere soka bat eta bi iltzerekin.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 354. orr.

Planetak ez ziren zirkuluak eginez higitzen, elipseak eginez baizik.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 174. orr.

Luzatu, eta, halako batean, hautsi egin zen elipsea.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 171. orr.

Emakumeak elipse moduko bat marraztu du airean.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 96. orr.

Airean elipse traketsak marraztu eta gero lurreratzen ziren, koreografia anonimo baten partaide zirenik ohartu gabe.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 171. orr.

Nik disimulurik gabe begiratzen nion, oinez ibiltzeari utzi gabe soaren elipse osoan.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 34. orr.

Elipse formako orbita horretan, Ilargiaren azaletik 300 kilometrora hurbilduko da Smart-1.  Berria - Gaiak   2004-11-16

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus