Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eliminazio iz kentzea, ezabatzea, kanporatzea, baztertzea.

Nolabait "eliminazioz" jokatzen da.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 98. orr.

Estatuaren eliminazioa eskatzen zuen anarkisten posturara iritsi gabe, baina ETAk hainbeste eragozpen jartzen dizkio Estatuari, ezen gaizki ulertua ez izateko erantsi beharrean sentitzen baita.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 127. orr.

Etsai guztien eliminazio fisikoa planifikatzen zuen egitura totalitarioak.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 98. orr.

Lau urtetik behin, beste "mirari" batekin agertzen dira -lehenbizi eliminazio-dietak izan ziren, gero magnesioa eta B6 bitamina [...]; orain, esate baterako, entzumenaren sentiberatasuna kentzea eta tresnaz lagundutako komunikazioa daude boladan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 243. orr.

Auto-eliminazio ekintza ero batean, berea zuen guztia entregatu zuen: gola egiteko ahalmena, irabaztekoa, bere jarraitzaileen desirari helburu lortuaren estasia ekartzekoa.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 82. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus