Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Rortyk Ilustrazioaren liberalismoa salbatzeko, haren razionalismoa eliminatzea proposatzen du, pragmatista ilustratu gisa jarraitu ahal izateko. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 198. orr.
Gerta daiteke demokraziaren izenean espazio desberdinen autonomia eliminatua izatea, printzipio bateratzaileak desberdintasun guztiak bere barneko memento izatera murriztuz gero. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 96. orr.
Hildako zelulak eliminatzeko exfoliantea. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 31. orr.
Guk asko jaten baditugu, gorputzean pilatu ditzakegu gaiok, eta kostata eliminatzen ditugu. Berria - Gaiak 2006-05-05
Kosovon dirutza gastatu zuten beharrezkoak ez ziren ehunka tona botika eliminatzeko. Berria - Harian 2005-01-12
Gure denboran, legearen kontrako ekintza bat politikoki justifikatzen da, etsaiaren fisikoki kalitzea eta eliminatzea baldin badakar ere. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 90. orr.
Ahulenak eliminatu baino, tokia libratzea da helburua, ezarritako kopurua errespetatuz. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 252. orr.