Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

elikatze 1 iz bizitzeko behar diren gaiak hartzea edo ematea.

Turisten elikatze bizkorrerako dauden ehundaka establezimenduen artean bat gehiago.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 57. orr.

Gozotegiek eta txarkuteriek, adiera zabalean, geroz eta litxarreria (bai fast food moduko zabor sasi-jangarriak, baita delicatessen plegukoak ere) gehiago ekoitziko dituzte, orduz kanpoko elikatze mugagabe horri erantzun oparoa emateko.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 53. orr.

Orain arte elikatzea antolamendu sozialaren helburu behinena izan bada ere (gizakiak elkartu, elikagai bila jardun, etsaiari jana lapurtu, etc.), aurrerantzean, gizakiari zor zaion eskubidetzat hartuko da.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 97. orr.

Geroaldian, baina, ez dira aintzat hartuko elikatzearen elementuak, atalak eta osagaiak.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 60. orr.

Animalia handiagoak eta konplikatuagoak garatu ahala, larriagotu egin zen elikatzearen arazoa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 163. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gizabanakoaren gorputzean badira, alde batetik, xede berezia duten atal batzuk: batzuek elikatze-organoen antzera, banakoaren kontserbazioa dute helburu; beste batzuek, hala nola ugaltzeko organoek, espeziearen irautea.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 193. orr.

Orain, haurtzarotik gozokia sartzen da elikatze sisteman.  Berria - Euskal Herria   2004-07-31

Elikatze fenomenoa kinka larrian jarriko duten sei prozesuak.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 59. orr.

Egun, merkatua mundializatzeak eta populazioak elkarrekin nahasteak [...] elikagaien eta kuzinatzeko tekniken elkar trukaketa areagotzen lagundu dute, elikatze-ereduen mestizaiaren eragile eta parte hartzaile diren aldetik.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 102. orr.

Landare mundua izango da gehien ugaldu edo zabalduko dena, zapore-usainetan oparoena [...] eta, ekonomia aldetik, merkeena izateaz gainera, etorkizuneko elikatze-moldeari zehazkien egokituko zaiona delako.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 33. orr.

Hauxe da Mendebaldean edo lehen munduan, oro har, aurki jeneralizatuko den elikatze estiloa.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 53. orr.

Orduz kanpoko "ezinbesteko" elikatze-azturak.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 16. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus