Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

elikatu, elika, elikatzen 1 da ad bizitzeko behar diren gaiak hartu edo eman. ik bazkatu; jan1.

Ez da arriskurik, esango zaigu, beti elikatu izan garelako gureak ez bezalako geneak dituzten animaliak nahiz landareak janez.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 122. orr.

Perrexila autotrofoa da, baratzean daukan hartaz elikatzen da, dagoen-dagoenean.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 12. orr.

Hango belarrak neurriz kanpo handitzen dira, metaturiko humusaz elikaturik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 139. orr.

Ardikiz elikatzen zarete, artilez janzten eta arkumerik ederrenak hiltzen dituzue, baina ez duzue artaldea zaintzen.  Elizen arteko biblia   Ez 34,3

Norberaren etxeko kutuna (txakurra eta katua, gehienbat, pentsu ekologiko eta bio-okelaz elikatuak eta, beraz, ia gizaki bihurtuak).  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 106. orr.

Banpiro gisako batzuk omen dira, gizonak lotan dauden bitartean haien arnasatik elikatzen omen dira, eta itxura denez, horrez gainera ura eta esnea baizik ez omen dute edaten, eta gainerako elikagairik ukitu ere ez.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 330. orr.

Hortik atera dezakezu gauza bakoitza bere materiatik hazten eta elikatzen dela.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 43. orr.

Hor duzu apostolu erlijioso eta laiko handi horien kasua ere; haragi taupakariz elikatu ordez ogiz elikatzen diren arranoak dira, otso begetarianoak dira.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 129. orr.

Gorputz-adarrak ez badira lurreko janariekin elikatzen, ahuldu egiten dira eta lur-elementurik gabe geratzen dira osaeran.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3610. orr.

Labur esanda, ez da elikatzen batere zaila.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 39. orr.

• 2 du ad

Berak elikatu zuen eta bere etxean hazi, seme-alabekin batera.  Elizen arteko biblia   2 Sm 12,3

Atenasko lege batek pobrezia gorrian eroritako gurasoak elikatzera behartzen zituen seme-alabak.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 158. orr.

Lege naturalak bere haurrak elikatzeko agintzen dio aitari, baina ez bere oinordeko egiteko.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 159. orr.

Gorputza janak elikatzen eta hazten baitu.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 79. orr.

Lau dira, lau besterik ez, izakiak elikatzen dituzten elementu horiek.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 333. orr.

Gariak gizona elikatzen du, baina gizonak, aldi berean, garia salbatzen du, haren hazia biltegian gordez.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 165. orr.

Janaria zain guztietan zehar banatzen da eta gorputzaren alderik bazterrenak elikatzen eta handitzen ditu, baita atzazalak ere.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 447. orr.

Abereak pentsu transgenikoekin elikatu arren, ez dago horien arrastorik ez haragian, ez esnean.  Berria - Euskal Herria   2004-04-18

Egun badago planeta osoko populazio guztia elikatzeko adina janari: ondo banatzean datza gakoa.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 113. orr.

Ez irakurri alemaniar metafisikari horiek; horien filosofia mozkortu bai baina elikatzen ez duen alkohol bat bezala da.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 165. orr.

Ez nuen imajinatzen nire gorputzak esnerik egin zezakeenik hilda zegoen hiru hilabeteko fetu bat elikatzeko.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 73. orr.

Egunero hiru aldiz elikatzen dute, zainen bidez.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 25. orr.

3 irud/hed

Haren politika harropuzkeriaz eta ipuin sinestezinez elikatzen zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 98. orr.

-Erdi alemana izan edo ez, Oskar, ezin haiz musikaz bakarrik elikatu.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 21. orr.

Espekulaziozko jokamoldeak sustatzen dituzte, etorkizunari buruzko ziurgabetasun horretaz elikatzen baitira jokamolde horiek.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 96. orr.

Nire kideen bikaintasunaz elikatzen naiz ni, Nire kideen bikaintasunaz elikatzen naiz ni, bere buruaren berri ez daki, ordea, bikaintasun horrek.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 144. orr.

Adin eta sexu guztietako atseginzaleok, zuei eskaintzen dizuet lan hau: elika zaitezte hemengo irizpideez, zuen irriken alde mintzo baitira.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 61. orr.

Buru-argia jakintzaren bila ibiltzen da, burugabea zentzugabekeriaz elikatzen.  Elizen arteko biblia   EsZ 15,14

Arte eta letra guztien ezagutzarekin elikatuz azkenean arkitekturako tenpluaren gailurrera iristen den arte.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 470. orr.

Poesia irakurtzeak elikatu zaitu baina ez duzu poesiarik idatzi.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 182. orr.

Ezberdintasun egoera hori da emakumeen kontrako indarkeria elikatzen duena.  Berria - Euskal Herria   2004-05-01

Diru-agintariek erasotako parekotasuna aldezteko egindako ahaleginak, izan ere, espekulazioa elikatzen du, espekulatzaileak dibisak merke erosten jarrai bailezake.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 95. orr.

Gizakion zoriontasunak elikatzen du Munduaren Arima.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 43. orr.

Jasankortasunean hazi naiz, nolabait esatearren; jasankortasunak hezi nau, jasankortasunak elikatu nau, esan nezake hezur-haragizko jasankortasuna bera nauzula.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 409. orr.

Prozesu hau -bere burua elikatzeko joera duena-, nazio bakoitzaren barruan, finantza-erakundeen arteko konkurrentzia- liberalizazioan datza.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 91. orr.

Komunikabideen aldetik «morboa elikatu» izana kaltegarria izan bada ere, Etxeburuak gehitu zuen hedabideei aitortu behar zaiela «ezkutuan zegoena» agerian uzteko izan duten gaitasuna.  Berria - Euskal Herria   2004-07-16

Elkar elikatu zutela? Seguru asko, bai.  Berria - Kultura   2004-05-23

4 (adizlagunenkin eskuinean)

Lehen urratsa eria ondo elikatuta edukitzea da, eta ondo hidratatuta.  Berria - Gaiak   2006-01-27

OMEren arabera, pisu egokia mantentzea, ondo elikatzea eta ariketa fisikoa egitea ezinbestekoak dira, diabetesa garatzea saihesteko.  Berria - Gaiak   2004-05-06

Inbasioa luzatzen ari da, gizonezkoak Alemaniara eramaten dituzte lanera, haurrak gaixotu egiten dira edo gaizki elikatuta daude, jantziak eta oinetakoak hondatuta ditu jende guztiak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 258. orr.

Gaizki elikaturik izatea (% 14) eta ur zikinak edatea (% 6) dira halako gaixotasunak bultzatzen dituzten arrazoi nagusiak.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 142. orr.

Bihotzeko arazo gehienak tabakoa erretzearekin, ariketa fisikorik ez egitearekin eta txarto elikatzearekin lotu zituen Mackayk.  Berria - Gaiak   2004-09-24

Gatazka etengabe elikatzen duten faktoreak era adostu batean gainditzea parametro demokratikoetan.  Berria - Euskal Herria   2006-02-12

Nola elika genitzake milioika lagun baratze txikien araberako irizpide erromantikoekin?  Berria - Gaiak   2006-03-30

Osteozitoak egoki elikatzea garrantzitsua da, beraz, hezurraren osasunerako.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 37. orr.

Gehiegi elikaturiko animaliek pubertaroa abiarazten duten hormona gehiago sortzen dituzten ikusi nahi zuten.  Berria - Gaiak   2006-02-08

Hortik aurrera subjektuak topatzen dituen irudiek dialektikoki elikatzen dute haren iruditeria.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 114. orr.

Bloga nahitaez elikatu behar den zerbait dela onartu du.  Berria - Harian   2005-11-27

Urri elikatuta umeek gaitzen aurrean arazo handiagoak izaten dituzte.  Berria - Gaiak   2006-05-03

Gose greban diren presoak aulkietan lotuta dauzkate luzaro, indarrez elikatzeko.  Berria - Mundua   2006-02-10

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus