Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

elikagarri 1 izond elikatzen duena.

Ura eta gai elikagarriak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 244. orr.

Salda elikagarri bat da itsasoa: gau eta egun eskaintzen du elikadura, eta isil-isilik eramaten ditu hondakinak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 15. orr.

Agian zuku horren eragin elikagarriaz bizi da.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 274. orr.

Ez naiz edale amorratua, baina gizon baten bizitzan, une batzuetan, janaria baino elikagarriagoa izaten da alkohola.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 74. orr.

Nahiz eta adituek esan azukre-erremolatxak alimentu gehiago daukala eta elikagarriagoa dela.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 165. orr.

Lehen errainuen hatz-muturrak piramideen erpinetan zauritzen dira, eta argizko odola ertzetan behera dator, urrezko esne elikagarri gisa irristatuz eta bizi-gogo bihurtuz.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 219. orr.

2 irud/hed

Espekulaziozko jokamoldeak sustatzen dituzte, etorkizunari buruzko ziurgabetasun horretaz elikatzen baitira jokamolde horiek, eta aldi berean berak ere ziurgabetasun horren elikagarri dira.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 96. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus