Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

elikadura 1 iz jatekoa, hazkurria; janaria, janariak.

Elikadura kulturaren parte bat da edo, bestela esateko, gizatalde baten antolamendu sozialaren egituratze-funtzioetako bat.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 89. orr.

Hilabete asko zeramatzala elikadura zaintzen eta mendira joan-etorriak egiten.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 164. orr.

Hortik ere erraz ondoriozta dezakegu nolako elikadura emango zaigun gizakioi.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 87. orr.

Etiketak dezente aldatuko dira (osaketa nutrizionala, elikadurazkoa, kuzinatzeko modua, edukitzeko baldintzak eta antzekoez gainera bestelako informazio baliagarri ugaria eman beharko zaigu, [...]).  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 62. orr.

Lekadunez osatutako elikadura.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 158. orr.

Bai elikaduran bai jantzian.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 179. orr.

Zein, nor, dira elikaduraren mundializazioaren benetako eragileak?  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 91. orr.

McDonald's munduko lehen jatetxea izango da tarte batean oraino: bera da elikaduraren industrializazioaren ikur behinena.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 65. orr.

Elikadurarako produktuen kasuan ere (laboreak eta produktu tropikalak) eskaria ez da prezioei buruz elastikoa izaten.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 124. orr.

Munduko ama guztien elikadurari buruzko aholkuak jarraitzeko prest nengoen.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 157. orr.

Nazio Batuen Elikadura eta Nekazaritzarako Erakundearen (FAO) 2003ko Txostenak adierazten duenez, guztira 842 milioi pertsona dira elikagai faltan direnak.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 72. orr.

800 milioi pertsona gosez, Elikaduraren Munduko Egunean.  Berria - Gaiak   2004-10-17

Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundeak (FAO) 2004a Arrozaren Nazioarteko Urtea izendatzea erabaki du.  Berria - Harian   2005-10-14

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Mendearen argia itzaltzear zela, eztabaida bizia sortu zen elikadura transgenikoekin.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 124. orr.

Elikadura txarrak eragiten ditu munduan gaitz gehien.  Berria - Gaiak   2004-03-24

Elikadura egokia bultzatu ezean, hezkuntza eskubidea mugatua izango da.  Berria - Gaiak   2004-03-24

Elikadura osasungarriago hori ez du gustuko, antza, eta apenas ukitzen omen duen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 258. orr.

Eguneroko elikaduraren inguruko jakinduria transmititzea.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 56. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gaitz horri aurre egiteko, hala ere, elikadura-erregimen bat ezar daiteke, jaioberria salbatuko duena.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 134. orr.

Jendeak gurinaren aurrean zeuzkan elikadura-ohituren bilakaera eta ohitura horiek kolesterol-maila nazionaletan zuketen eragina ezagutzeko.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 37. orr.

Higiene eta elikadura gaietan bakarrik Luluk ez zion kasu askorik egiten bere senarrari.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 300. orr.

Elikadura tailerrak antolatuko dira Eihartzean, gai huntaz: "Gaur egun nola berriz ongi jaten ikasi".  Herria   2003-10-23

Goi-mailako chefak [...] hotel-katea eta elikadura alorreko enpresa industrial handien aholkulari izaten segituko du.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 65. orr.

Haizeek dioxina hedatzen dute eta, euriekin, lurrean sartzen da; belarra kutsatzen du, eta animaliek jaten dutelarik, dena prest da jendearen elikadura katean sartzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-05-02

Elikadura munduan ere gurpil zoroan biraka gabiltza: gehien kontsumitzen diren produktuak dira, azkenean, gehien gustatzen zaizkigunak.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 100. orr.

Begiratu zure bularrei, finak eta leunak, plazer eta elikadura iturri. herrialde behartsuetan 5,6 milioi haur hiltzen dira urtean elikadura faltaren ondorioz.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 48. orr.

Proteina-urritasunaren ondorio dira munduko elikadura-arazo ia guztiak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 213. orr.

Elikadura akats larriak.  Berria - Euskal Herria   2004-08-24

Anorexia, bulimia eta beste elikadura desorekak gazteekin lotu izan dira sarri.  Berria - Gaiak   2004-06-29

Ez da teleskopio gaitza behar jendea kalean ikusteko, elikadura-eskubideen aldeko manifestazio zibiletan.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 112. orr.

Elikadura denda berriak.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 64. orr.

Elikadura zientziari esker etorkizunean gure dieta erruz aldatuko den arren, osasuntsu bizitzeko beharko ditugun funtsezko osagai eta elikagaiak gaurko berberak izango dira.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 73. orr.

Antropologiako adar honek jorratu behar ditu elikagaien deslokalizazioa, elikadura-kolonialismoak (macdonalizazioa), orduz kanpoko "ezinbesteko" elikatze-azturak, [...].  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 16. orr.

Elikadura-mafia baten buru izatera iritsi nintzela Etiopian, gosete garai latz izugarrian?  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 179. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Aise etorriko baita ikustera bere gorputz-elikadurari gehiena komeni zaiona.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 129. orr.

5 irud/hed

Erdi Aroko Mendebaldeko Kristandadeak bide siriakotik bereganatu zuen kultur elikaduraren kopurua eta garrantzia.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 221. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus