Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Duela mende bat, gripea, nafarreria, elgorria eta kolera moduko gaitz infekziosoak ziren osasunaren etsaiak. Berria - Euskal Herria 2004-08-24
Elgorria omen zuen eta, Munnings jaunak esan zigunez, larri zegoen oso. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 45. orr.
Nik, elgorriaz aparte, sekula ez dut neure bizitzan gaixotasunik izan. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 55. orr.
Ondotxo genekien ez zigutela utziko Molly ikusten, elgorria gaixotasun oso kutsagarria zelako. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 46. orr.
Taibelek seme bat eta bi alaba eman zizkion senarrari, baina txikitan hil ziren hirurak: kukutxeztulaz bat, elgorriaz bestea, eta difteriaz hirugarrena. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 17. orr.
Begi irtenak zituen eta aurpegian elgorriaren arrastoak ageri zitzaizkion. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 34. orr.
Beste gaitz batzuen birusak ere atzeman izan dira aurretik, malkoetan, herpesarena, hepatitisarena eta elgorriarena kasu. Berria - Gaiak 2004-06-22
Elgorriak, tuberkulosiak eta malariak jota milaka lagun hiltzen dira urtero. Berria - Harian 2006-01-14
Zabaltzera joan zelarik, pozarren eta alegera begiztatu zuen elgorriak jotako Um Hamidaren begitartea. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 156. orr.
Wendyk aurrera egin zuen, bere haginek hamabi libera eta sei txelineko gastua baino ez zuten sortu, eta elgorria izan zuen, baina errubeolarik ez. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 28. orr.
Nire esku ditut, eta poztuko zaitu entzuteak, Miss Cardewren jaiotza-agiria, bataio-agiria, kukurruku eztularen agiria, erroldarena, txertoarena, sendotzarena eta elgorriarena; bi elgorri motena, bai Alemaniakoa bai Ingalaterrakoa. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 147. orr.
Sri Lankan, esaterako, lehenbiziko elgorri eta beherako kasuak agertu dira, eta Indian uretatik bizirik atera diren 65.000 bat pertsonari kolera, sukar ustela, disenteria eta A hepatitisaren kontrako txertoak jartzen hasi dira sorosle taldeak. Berria - Mundua 2004-12-30