Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

elge iz alorra, lur landua.

Oihanak eta abereak salduko zituen, elgeak eta landak suntsituko.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 134. orr.

Ura eta urretzen ari ziren elgeetarik ebaki eta zazpinaka josi ogi-buruak benedikatu zituen apezak.  Berria - Kultura   2004-08-21

Harrigarria duk, hilabete batzuk lehenago lantegietan edo eskoletan, edo oraino elgeak goldez udalatzen idien hotsemaile perestuki lanean ari ziren haur hutsak nola aldatu dituen armadak eta indarraren gorazarreak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 248. orr.

Loiroko lohian zanpa-zanpa aitak, Artoizeko elgera laguntzen zuen bildots-saldoaren itxura eroa baizik ez zen ageri.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 12. orr.

Izengabeko mendietarik zetorren buztin-urak erreka loditzen zuen, eta elge bazterra apalago zen tokietan irudi zuen ibaiaren sabela hantzen bezain nagitzen zela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 23. orr.

Elge malkarreko iratze eta ote-goroztun puloak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 50. orr.

Elge biluzietarik datozkidan ardi marraka elkor bezain txukunak.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 59. orr.

Elge agorrak putzuz estali zituen euri zaparrada bota zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 205. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus