Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Azkenik Elrond Jauna, elfo eta gizakien artean boteretsua, Annúminasko zetroa zeramala. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 312. orr.
Ez da sinestekoa jabearen alaba izatea, haren arras aurkako eitea baitu, miragarriro, elfo ilunen iratxo-tankera; eta, fin delikatua baita. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 125. orr.
Elfo bat lurraren erraietan sartzea eta nano bat ez ausartzea! Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 65. orr.
Gimli, Gloinen semea, bere buruari gizakiak baino sendoagoa eta lurpean elfo guztiak baino ausartago zeritzona. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 184. orr.
Agian egia da antzinako kondairek diotena: elfo odola daramatela zainetan, alegia. lehendabizi Samen ezpata laburra erakutsi zuen, gero elfo-orratza zeraman kapa grisa. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 115. orr.
Eraman ezak orain hau Elfo-Harriaren eta Arratseko Izarraren oroigarri gisa, jadanik hire bizitzaren parte izango baitira betiko. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 314. orr.
Esan Shagrat Kapitainari elfo gerlari handiak hots egin duela, eta ezpata elfotarra dakarrela! Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 220. orr.