Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Iraultza batean historia baino elezahar gehiago izaten dira. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 258. orr.
Historiarekin urrutitik ere zerikusirik ez duen elezahar hau Bizente Aranari zor diogu. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 163. orr.
XVII. mendeko elezahar baten arabera, Laorens eta Saubade gazteak zeharo maiteminduta zeuden. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 7. orr.
Elezahar batek dio deabrua Torinoren jabe egin zela Danteri infernura jaisten uztearen truke. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 15. orr.
Elezahar batek zioenez, santu judu bat zegoen lurperaturik leizean. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 40. orr.
Bazen elezahar bat ere zioena, [...] zalgurdi batetik gona zimurtuta eta ilea trakets eta banatuta, mantelina eta guzti emazte bat irteten ikusi eta Lady Libertyren aurpegia osatzeko Bartholdik haren hazpegi lizunen gomuta abiapuntutzat hartu zuela. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 43. orr.
Bitxia da gure artean, Sanmiel eta Sanmartin Ttiki elezahar eta legenda askorekin lotuta geldituak izatea, Patxi errementariarekin batera. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 441. orr.
Elezahar honen bi aldaera behintzat ezagutzen ditut. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 211. orr.
Hainbat egilek istorio hau aipatu eta bakoitzak zertzeladaren bat erantsi dio, kronika hutsa elezahar bihurtzeraino. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 179. orr.
XVII. mendeko istorio zena XIX. mendean, erromantizismoaren zurrunbiloan, elezahar bihurtu zen. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 8. orr.
Elezahar baten protagonistei dagokien bezala, zaldun lerden prestua zen mutila, eta neska, berriz, eder bezain bihotz onekoa. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 189. orr.
Ekonomiari buruzko mito eta elezahar askok eta askok, aurrera egin duen edozein uste edo sineskeriaren antzera, izango du-eta sinesgarri den ideia orok behar duen egia-parterik. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 13. orr.
Elezahar haietan guztietan bazegoen, bada, Noraren aitak erakusten ez zuen garrantzi beteko zerbait: gizakiek iniziatiba zuten, gizakiak patuaren aurka matxinatzen ziren. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 52. orr.
Istorio hau Donejakue Bideko elezahar modernoen artean sailkatu zuen Jimeno Juriok. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 177. orr.
Lisak ipuinak kontatzen zizkion haur bati bezala; oso istorio politak zekizkien, elezahar miragarriak, bildots eta aingeru txikiz beteak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 81. orr.
Bikain idatzitako elezahar jakingarriez bizkortzen zuten ikasle gazteen arreta. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 8. orr.
Gaztelu horretan girotu zuen Juan Iturralde y Suitek "Salkindaria" (saltzailea), 1878an idatziriko elezahar patriotikoa. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 13. orr.
Nekez aurkituko da, ordea, San Bartolome inguruan, Milafrangan bezain elezahar tragiko eta, aldi berean, ederrik. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 98. orr.
Elezahar ederra, baina elezaharra hau ere, azken batean. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 157. orr.
Gizontxoaren istorio paranoikoan, pixkana-pixkana, herriko elezahar aspalditik temati errepikatu baten oihartzuna sumatzen hasia nintzen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 261. orr.
Dirudienez, Proudinesen zubiko elezahar biribila batez ere Hippolyte Taineri zor zaio. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 207. orr.
Errusiar elezahar batek dio, [...]. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 172. orr.
Zelten elezahar-sorta aberatsean, hurra beti ageri da jakituria mamituaren zeinu eta sinbolo. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 310. orr.
aintziraren elezaharra (3); beste elezahar (3); duen elezahar (3); elezahar bat (5); elezahar batek (9); elezahar batek dio (5); elezahar baten (4); elezahar eta (3); elezahar hau (6); elezahar honek (3); elezahar honen (7); elezahar honi (3); elezaharrak dioenez (9); elezaharren bidetik (6); elezaharretako errege (3); eta elezahar (3); eta elezaharrak (5); michel mendiko elezaharra (3)