Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mintza gaitezen gutaz, elesta gaiten gure eguneroko jardueraz. Herria 2003-02-20
Orain, goazen etortzekoaz elestatzera: ez dauka zerikusirik joanarekin. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 115. orr.
Denek badakite bakearen ardiesteko bide bakarra dela elgarretaratzea, mintzatzea, buruz buru eta zintzoki elestatzea. Herria 2002-09-05
Luannyren amarekin elestatzea erabaki nuen. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 30. orr.
Elestatu lañoki emazte gizonak. Herria 2003-02-20
Filma egitea, izaki bizidun batekin elestatzearen antzeko. Berria - Kultura 2004-05-21
"Beharko tiuk erdiak kendu hola segitzen badu", zion elestatu dutan gizon batek. Herria 2005-07-14
Manana Larre adineko emaztea ur bazterretik artilez hanpatu zakua bizkarrean zetorrela elestatu zuen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 22. orr.
"Corps-Franc Pommiès" beste armako hogeita hamar bat güdari oihal-etxoletan zaudean Ürrüstoiko eliza gibelean, erreka bazterreko oihanxka batetan, eta katexima egünez elestatzen güntüan. Herria 2001-05-31