Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

elementu (orobat elemendu g.er. eta element g.er.) 1 iz osagaia.

Hurbiltasunaren legea: elkarrengandik hurbil dauden elementuak aiseago pertzibitzen dira forma bateratu baten osagarri gisa elkarrengandik urrutiago dauden elementuak baino.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 70. orr.

Elementu horiek egiten dute irudia; horiei egin behar die aurre lehendabizi ikusleak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 130. orr.

Proportzionatzea, era berean, obra bereko elementuen artean adostasun egokia lortzea da, eta parte bakoitza, berezirik hartuta, ondo etortzea obraren itxura osoarekin.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 550. orr.

Pertzepzioaren elementuak: zer pertzibitzen da?  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 23. orr.

Kolomen kapitelen gainean joango diren elementu guztiak, hau da, arkitrabe, friso, erlaitz, tinpano, frontoi, akroteriak, altueraren hamabiren bateko inklinazioarekin egin behar dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1730. orr.

Arriskutsuak edo toxikoak izan daitezkeen elementuak kentzen dizkiete kotxe zaharrei.  Berria - Gaiak   2004-07-01

Gainerako elementu guztiak, hala nola tinpano, sima eta erlaitzak, ordena joniarrari buruz gorago esandakoen arabera egingo dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1930. orr.

Mintzamenaren fluxuaren elementuen banaketa. artikulatu gabeko elementuak.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 10. orr.

Aldaketak beti sistemaren elementu batean edo bestean gertatzen dira, eta inoiz ez sistema osoaren gainean.  Berria - Euskal Herria   2004-08-03

Berezko aglutinazioa, hau da, sintagmaren elementuen sintesia, banako berri batean.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 219. orr.

Sistema periodikoko elementu guztiak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 11. orr.

Trumoia begiek oinaztua ikusi eta gero belarrietan atzematen badugu, belarrira datozen elementuak beti begiei eragiten dietenak baino astiroago dabiltzalako da.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 403. orr.

Ederra zen konposizioa, inpaktu handikoa, baina Quexek soinean zeraman Hitlerzaleak taldekoen uniformea zen, nire ustez, irudiari indar gehien ematen zion elementua.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 43. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Burmuina gai da beren elementu osagaietan zatitzeko gertakari iraganen irudi oroituak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 183. orr.

Zer elementu berri ekartzen du dokumentu honek?  Herria   2002-09-26

Irudimena da indar eragilea, elementu sortzailea, artean nahiz beste zeinahi jarduera intelektualetan bezala zientzian ere.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 185. orr.

Bertsolaritzan, zer esanik ez, errima da elementu nagusietako bat.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 46. orr.

Sexualitatea izan da, agian, elementu erabakigarriena.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 202. orr.

Proletalgoa berez elementu ezerosoa izaten da gizarte batean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 253. orr.

Bada elementu militar bat (gudaria danborra jotzen), bada elementu zibil bat ere (iturrietara ur bila doan okina edo sukaldaria).  Askoren artean   «Rataplan» - 39. orr.

Beste paisaia batean ez genuke elementu fatal hori edukiko.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 183. orr.

Elementu grafiko soilak, irudi "abstraktuetan" batez ere berebiziko garrantzia dutenak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 130. orr.

Irudiaren elementu plastikoak, zehazki hitz eginez, [...] irudi hori ikusmenezko forma multzo bezala ezaugarritzen eta forma horiek eratzeko bide ematen dutenak dira.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 130. orr.

Esku-soinua elementu ohikoa da XIX. mende amaierako afitxetan.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 9. orr.

Plastikaren azterkizuna ez baita, izan ere, elementu diskretuz, etenez eratzen diren sistemak, continuum bat baizik, progresiboki, gradualki aldatuz doazen elementuak baizik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 247. orr.

Zineman ere elementurik emozioz kargatuena musika izan da beti.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 257. orr.

Morfemak, esanahia duten elementurik txikienak dira.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 131. orr.

Hizkuntza sistema baten elementu organikoak.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 99. orr.

Hortaz, hizkuntzetan, elementu bakartuetan soilik zertzen dira aldaketak.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 15. orr.

AGren auzian «elementu kezkagarriak» daudela ohartarazi du Lamarkak.  Berria - Harian   2005-03-31

Multzo bitar batek elkar kondizionatzen duten zenbait elementu mekaniko eta akustiko inplikatzen ditu.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 80. orr.

Elementu genetikozko hierarkia batek gobernatzen du, bada, euliaren garapena.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 63. orr.

Hipokrates Kiosekoak matematikaren historiako lehenengo Elementuak idatzi zituen, Euklidesek baino ehun eta berrogeita hamar urte lehenago.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 112. orr.

Elementu musikal hori kohesiozko elementu erabakigarria da, ez bakarrik Danborradaren bilakaerarena, baita Danborradaren existentziarena berarena ere.  Askoren artean   «Rataplan» - 18. orr.

Judizioan parte duten oinarrizko elementuak honako hauek dira: (1) sentsazioak eta kontzeptuak, (2) kontzeptu enpirikoak eta kontzeptu hutsak (edo apriorikoak), eta, azkenik, (3) Ideiak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 82. orr.

Ikusleak bere espazioaren eta irudiaren espazio plastikoaren artean ezarri ahal izango duen erlazioa mugatu eta zehaztuko duten oinarri-oinarrizko elementuetako bat izango da irudiaren tamaina.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 133. orr.

Konfrontazio demokratikoko planteamenduarentzat desobedientzia zibila funtsezko elementua da.  Berria - Euskal Herria   2004-09-04

Horren aurkako erantzun bortitzak desadostasunezko elementu bat sartu du herriaren errebindikazioan.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 141. orr.

Orain arte imajinaziozko elementuak ikusmenerako irudikatzen dituzten irudikapenezko elementuen barnean dagoen zerbait bezala aztertu dugu irudiaren zentzua.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 236. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ez gorputzik eta ez gauzarik ez da sortuko eta ez da adimenez ulertzeko gai izango ez bada elementu-elkarketa honen bidez.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 970. orr.

Mundu bizia elementu kopuru finitu baten konbinazio modukoa da, eta mekano erraldoi baten itxura du.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 13. orr.

Hizkuntza perpaus-talde (mugatu edo mugagabe) bat dela ontzat hartuko dut, perpaus guztiak luzeran mugatuak direlarik, eta elementu-talde mugatu batetik eraikiak.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 30. orr.

Maila bakoitza guztiz soila delarik, maila horretako elementu-hurrenkera bakar bati perpaus bakarra baitagokio, eta horixe baita perpausak maila horretan duen itxurapena.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 54. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Saussureren pentsamoldean, diakronia, une bakoitzean, hizkuntza elementu bakar bati dagokio.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 16. orr.

Ekialde Erdiko eta Ekialde Hurbileko herrietako jarreretan dautzan botere-elementu eta geopolitika-elementu bereziak, eta zenbait demasakeriak erreibindikazio baten inguruan biltzeko eskain dezakeen aukera.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 97. orr.

Literatur elementuaren ordezkoa bilatu behar da irudietan.  Berria - Harian   2005-08-25

Formak, bakunak zein konplexuak, garrantzi handiko adierazpen-elementutzat hartu izan direla beti.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 263. orr.

Adierazgarritasun-elementuen zerrenda ez da luze-luzea, berez, baina aise ikusten da haiek konbinatuz era daitezkeen konfigurazioen kopurua ia infinitua dela.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 265. orr.

Doinu horiek gabe, Donostiako jaia, Danborrada, ez zen izango oinarrizko identifikazio elementu bat, ez zuen zentzurik izango.  Askoren artean   «Rataplan» - 66. orr.

Hitzarmen hori egonkortasun-elementua ere izan daiteke, herritarrek kontuan hartu dituztela sentitu dezakete eta.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 100. orr.

Europak munduan zehar eraikitzen ari diren beste nazio eta errealitate makro-erregionalentzako erreferentzia elementu izaten jarraitu behar du.  Berria - Harian   2005-05-31

5 antzinakoen lau gai bakunetako bakoitza.

Pitagorasek eta Enpedokles, Epikarmo eta beste fisiko eta filosofo zenbaitek esan zuten printzipio horiek lau zirela: airea, sua, lurra eta ura; eta elementu horiek elkarrekin koherentzian osatuz, berezko konfigurazioaren arabera, ezaugarri guztiak ematen dituztela espezieen arteko bereizketen arabera osatuz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3590. orr.

Lau elementuok, beren tokietara itzultzeko, egiten dituzten lerro zuzeneko mugimenduak bitarikoak dira: zirkunferentziaranzkoa, suari eta aireari dagokiona, eta erdiguneranzkoa, urak eta lurrak egiten dutena.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 191. orr.

Lau elementuek osaturiko mundua dugu, fisika lurtarraren legeen mende dagoena, eta, horren arabera, mugimendua zuzena da, gorantz airean eta surtan, eta beherantz lurrean eta uretan.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 19. orr.

Haritzak lau elementuetatik lurra izaten du ugari, eta aldiz, urriak izaten ditu ura, airea eta sua.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1330. orr.

Kareak harea eta ura hartzen dituenean, egituraz zergatik gogortzen ote den galdetuz gero, badirudi hau dela horren arrazoia: harriak ere, beste gorputz guztiak bezala, lau elementuez osatzen direla.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1050. orr.

Kontuan hartzekoa dira, berebat, altzifrea eta pinua ere; horiek ura izaten dute ugari, eta gainerako elementuak ere proportzio berean guztiak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1350. orr.

6 (hitz elkartuetan)

Zuhaitz-mota bakoitzari dagokionez, azaldu ditut beren elementu-osaeraren arabera zein propietate dituen itxuraz bakoitzak, eta zein egoeratan hazten diren.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1390. orr.

7 adkor pertsona, alea.

Elementu faxisten bila omen zebiltzan... aulki azpietan.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 49. orr.

Gaztigatu baitzieten hainbat elementu marxista eta separatista ihesi joan zitekeela.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 133. orr.

Nire polizi lana Errusiako etorkinen artean "elementu subersiboak" bijilatzea izango zela.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 109. orr.

Jaun eta fortuna-zaldunok, ongi ezagutzen dut; ez da elementu makala.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 146. orr.

Bost azterketa bakarrik daude ganoraz erantzunda; norenak eta gelako pelota higuingarrienenak: Silvia, Raul eta aurreko ilaran jesartzen ziren elementu jasanezin horienak.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 63. orr.

-Ederra elementua!  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 99. orr.

Jack Mooneyk, Madamaren semeak, zeina Fleet Streeteko artekari baten enplegatu baitzen, elementu gogorraren fama zuen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 90. orr.

A zer elementua!  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 118. orr.

A zer elementua, zera!     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 259. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

anitz elementu (3); artean elementu (4); bada elementu (4); badira beste elementu (3); baina elementu (11); bateko elementu (6); baten elementu (5); berriro elementu (3); beste elementu (42); beste elementu bat (8); beste elementu batzuek (3); beste elementu batzuk (9); beste hainbat elementu (4); beti elementu (3); bi elementu (25); bi elementu horiek (5); bost elementu (3); da elementu (17); dagoen elementu (5); den elementu (5); den elementu bat (3); dira elementu (8); diren elementu (9); diren elementu guztiak (3); diren zenbait elementu (3); ditu elementu (3); dituen elementu (8); dituen elementu guztiak (4); du elementu (8); duen elementu (13); duen elementu bakarra (3); dugu elementu (3); duten elementu (13); edo elementu (9)

elementu asko (13); elementu bakar (5); elementu bakarra (9); elementu bat (49); elementu bat ere (6); elementu bat izan (3); elementu bat izango (3); elementu batek (6); elementu bateratzaile (3); elementu bati (3); elementu batzuek (5); elementu batzuekin (3); elementu batzuen (6); elementu batzuez (3); elementu batzuk (25); elementu bera (4); elementu berezi (3); elementu berri (10); elementu berriak (12); elementu ditu (3); elementu elektronikoak (3); elementu eta (7); elementu ez (3); elementu ezin (3); elementu fonikoen (3); elementu garrantzitsua (11); elementu garrantzitsua da (4); elementu gehiago (6); elementu gehienak (3); elementu gisa (11); elementu gutxi (4); elementu gutxirekin (3); elementu guztiak (34); elementu guztiek (5); elementu guztiekin (5); elementu guztien (9); elementu hartzen (3); elementu hauek (7); elementu honek (5); elementu hori (10); elementu horiek (60); elementu horiek guztiak (10); elementu horiek guztiek (4); elementu horiekin (6); elementu horien (14); elementu horien arteko (3); elementu horietako (5); elementu horietan (3); elementu kimiko (3); elementu kopuru (5); elementu nagusi (6); elementu nagusia (8); elementu nagusiak (7); elementu nagusietako (3); elementu nagusietako bat (3); elementu narratibo (3); elementu oro (3); elementu oso (3); elementu politiko (3); elementu politikoa (3); elementu positiboak (3); elementu positiboak eta (3); elementu soil (5); elementu txiki (3); elementu ugari (6); elementu zehatz (5)

eraketako elementu (3); ere elementu (8); eta beste elementu (3); eta elementu (36); eta elementu horiek (7); ez da elementu (5); ez elementu (3); ezinbesteko elementu (3); gainerako elementu (5); hain elementu (3); hainbat elementu (23); haren elementu (3); hiru elementu (22); hiru elementu horiek (5); hirugarren elementu (7); honetan elementu (4); horren elementu (3); kultur elementu (6); lau elementu (7); osatzen duten elementu (4); oso elementu (9); oso elementu gutxirekin (3); sistemaren elementu (3); unibertsoko elementu (3); zein elementu (3); zenbait elementu (18); zer elementu (3); zeren elementu (4); ziren elementu (3)

bateko elementuak (3); baten elementuak (3); behar diren elementuak (3); bere elementuak (3); beste elementuak (3); bestelako elementuak (3); bi elementuak (5); dagoen elementua (3); daitezkeen elementuak (4); dauden elementuak (8); diren elementuak (10); dituen elementuak (7); dituzten elementuak (6); do elementua (3); duen elementua (4); duten elementuak (22); egiteko elementuak (3); elementua da (18); elementua ere (3); elementua zen (3); elementuak baino (3); elementuak bata (3); elementuak beste (4); elementuak dira (10); elementuak direla (5); elementuak ere (7); elementuak eta (8); elementuak ez (5); elementuak ikusten (3); eta elementuak (5); eta gainerako elementuak (4); euklidesen elementuak (3); ez duten elementuak (3); ezinbesteko elementua (3); funtsezko elementua (11); funtsezko elementua da (7); gainerako elementuak (10); hirugarren elementua (3); izateko elementuak (3); kanpoko elementuak (3); lau elementuak (6); lehen elementua (4); lehen elementuak (3); mailetako elementuak (3); oinarrizko elementua (5); oinarrizko elementuak (9); osatzen duten elementuak (7); zuten elementuak (3)

bereko elementuen (3); beste elementuetako (3); beste elementuren (4); beste elementuren bat (4); duten elementuen (5); elementuei buruzko (3); elementuen arabera (5); elementuen artean (6); elementuen arteko (7); elementuen erabilera (3); elementuen inguruan (3); elementuen sintesia (3); elementuetako bat (8); elementuez osatutako (3); elementuez osatutako segida (3); elementuren arteko (3); elementuren bat (12); elementurik ez (5); elementuz osatua (4); elementuz osaturiko (3); eta elementuen (4); hainbat elementuren (5); mailako elementuen (3); osatzen duten elementuen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus