Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Izatea gorputz oinarrizko edo elementaletan datzala. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 15. orr.
Benetan hori baino gauza elementalago eta sinpleagorik esatea ez dakit ba ote zegoen. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 15. orr.
Kontu elementalak dirudite. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 17. orr.
Ideia falta larria eta sentipen eta emozio elementalak baizik ez zituen herri basa. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 238. orr.
Demokraziaren arau elementalak nola biolatzen dituen. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 100. orr.
Ez dut beldur makalarekin ematen definizio labur eta elemental hau. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 61. orr.
Ordurako atomoa mundu bilakatua zegoen bera bakarrik, eta "dagoen denak" partikula elementalez osatua egotera pasa behar izan zuen, errespetu ederrean. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 64. orr.
Zatiki elementalek parte hartzen duten gertaerak alde batera utzita [...] munduaren tasun fisikoak ez daude guk egiten diogun begiradaren mende. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 38. orr.
Forsterrek saiakera honetan dioen bezala, istorioa testuaren atalik elementalena eta primitiboena da. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 104. orr.
Ondoren, proposizioen logika eta logika elementalaren funtsezko tresnak aurkeztuko dira. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 8. orr.
Hegi erraz delakoa erraza zatekeen noski, are elementala, udan, baina guk egoera deseroso askoan aurkitu genuen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 73. orr.
Minimoa eta elementala, egunerokotasunaren erritmoan zihoana. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 177. orr.
Zera zen kontua, kalkulu estekiometriko elemental bat egin, eta zink ale-xehekatuari aurrez uretan disolbaturiko azido sulfurikoz erasotzea; kontzentratu, kristalizatu, ponpaz xukatu, garbitu eta birkristalizatzea. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 54. orr.
Guztiz elementala iruditu zitzaidan berak esandakoa baina ez nion, hala ere, ezer ihardetsi. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 54. orr.
logika elementala (3); partikula elementalak (3)