Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

elemeniaka adlag oso ugari.

Eta holaxet Aita Garat bere lagunekin herriz herri zabilan, arimak elemeniaka argituz eta zerukotzat irabaziz.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 167. orr.

Eta jakiten zutena bai harek behar zuela predikatu, zoko guzietarik elemeniaka heldu zen jendea, erranez: [...].  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 169. orr.

Gauzaki eta halakoak pileka; kimikoak, plastikozkoak, metalezkoak eta bestelakoak elemeniaka.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 27. orr.

Garbiketa lehorreko dendaren ondotik, jaki-dendaren, okindegiaren, apaindegiaren, kioskoaren eta kafetegiaren ondotik igarotzen ginelarik, elemeniaka hizkuntza ezberdin iristen zitzaizkion belarrietara oldarka.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 267. orr.

Galeria anitz zeuzkan orotarik erakusteko: gerrirainoko galtzerdiak eta titi-zorroak, ile-lehorgailuak eta tanpoiak, makillaje-potoak eta ezpain-margoen hoditxoak, panpinak eta sokasaltoka aritzeko sokak, gau-soinekoak eta ile-orratzak, kizkurgailuak eta aurpegirako kremak eta ezin konta ahala oinetako, elemeniaka.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 330. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus