Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

elemenia 1 iz oso kopuru handia.

Zer erran bada Frantzia guzian hil zuten jende elemeniaz?  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 157. orr.

Jende elemenia serio-serio begiztatuko duzu, nor bere pote bete urarekin, kaka egitera irtenda.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 19. orr.

Beste aldean kapirotedun elemenia zegoen bildurik, elkarren artean hizketan, binaka, taldetxoetan, biribiletan.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 26. orr.

Omiasainduk, beti bezala ikusi du Eliza, oste, saldo, elemenia kartsuki otoitzean defuntuak gogoan eta hil herria loretei bat iduri.  Herria   2002-11-07

Poliki-poliki, aukera izan zen organismo konplexuek dauzkaten ADN kantitate eskergak maneatzea, zenbait gene atzematea, haiek bakartzea, elemenia aleka ugalarazteko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 56. orr.

Auto izpirik gurutzatzen ez nuela, bihurgunez bihurgune arraposki aitzinatzen nintzen, aldi berdinean urguilu kementsuz hanpatua eta naturako elemenien arras menpeko.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 220. orr.

Elemenia!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 486. orr.

2 (dagokion hitzaren ezkerrean)

Bestek esanaren sintesi bat saiatzea ere eginbide zaila da: elemenia gauza esan eta idatzi da, eta askotariko, gehiegitarikoak apika.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 9. orr.

Merkatari aberatsen hatzen artean irazekitzeko metxak eta elemenia bandera beltz beren burezur zuri eta izterrezur gurutzatuekin.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 153. orr.

3 elemenia bat

elemenia bat kupulua txiki eta dardartik eraikitzen zuten kupula erraldoi hori, gaztelutik, maldan behera, ibairaino jaisten zena.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 331. orr.

Bolatxo hori irudikatzea, hantxe espazioen zabaltasunean eskegia, jaio, hazi, ugaldu eta hilko ziren elemenia bat izakiz hornitua, aski kitzikagarri zaio Sortzaileari.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 9. orr.

Eguzkitan distiraz ari ziren gailur zuri, elkarren desberdin, zapaldu edo zorrotzezko elemenia bat zen, urrutian.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 277. orr.

Gu atzera-aurrera gabiltzan Lur hau, bere baitan ozeanoak, kontinenteak, mendiak dauzkan eta elemenia bat izaki biziren bizileku den Lur hau.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 33. orr.

Halako idazle "interesgarri" eta are "oso interesgarrien" elemenia bat edonoren eramana eta pairamena mila puska txikitan zartatzeko modukoa izan behar zen.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 136. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

elemenia bat (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus