Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Garuna, gorputzaren jarduera guztiak kontrolatu eta zaintzen dituen organoa, gizakiak egindako edozein sistema elektronikorenak baino ahalmen handiagoak dituen konputagailua da. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 13. orr.
Debekatuta dago liburu hau osorik edo zatika kopiatzea, bai eta berorri tratamendu infomatikoa ematea edota liburua ezein modutan transmititzea, dela bide elektronikoz, mekanikoz, fotokopiaz, erregistroz edo beste edozein eratara. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 6. orr.
Boto elektronikoa emateko makinekin arazo teknikoak daude AEBetan. Berria - Gaiak 2004-09-22
Txartel elektronikoekin ere, izan ziren gorabeherak. Berria - Euskal Herria 2004-03-25
Filmeko irudia kolpe batetik grabatzen da; bideo-irudia, berriz, elkarren gainean dauden lerro horizontalak bata bestearen ondoren aztertzen dituen eskaneatze elektroniko batez erregistratzen da. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 162. orr.
Haize errotentzat osagai elektronikoak egiten ditu. Berria - Ekonomia 2004-01-20
Ez zen askorik harritu autoko erloju elektronikoak asteartea zela ohartarazi zuenean. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 189. orr.
1931n asmatu zuten mikroskopio elektronikoa. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 66. orr.
Garuna baino hobea da konputagailu elektronikoa kalkulu aritmetiko bizkorrak egiteko, baina ez da iristen (ez eta iritsiko ere, urte askoren epean) garunak informazioa bilatzen erakutsi duen bizkortasun mailara. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 236. orr.
Errazagoa da garun elektroniko bat asmatu, sortu, eraiki eta manipulatzea gure garunaren barruan zoriontsu izateko modu sinplea aurkitzea baino. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 141. orr.
Bihotz-taupaden markagailua da piezarik erabiliena: gailu elektroniko sinple bat, dagoeneko milaka eta milaka pertsona heriotzatik edo betiko elbarri geratzetik salbatu dituena. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 243. orr.
Teknika elektroniko sentikorrak erabiliz jaso daitezke nerbio-zuntzetan doazen seinaleak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 116. orr.
Ezin diegu esan sare elektronikoa haurrentzako segurua denik. Berria - Gaiak 2004-01-13
Hauek bien artean aldizkari elektroniko bat ateratzen dute interneten, Comunica net izenekoa. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 112. orr.
Eskuko agenda elektronikoa atera zuen motxilatik. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 65. orr.
Gizarteek hainbat diru mota izan dituzte historian zehar, bai gatza, kakaoa edo urrea, bai gaur egungo diru papera, plastikozko dirua (kreditu eta debitu txartelak) bai diru elektronikoa, hots, berezko baliorik ez duten elementuak. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 31. orr.
Helbide elektronikoa: depradachristophe@yahoo.fr. Herria 2005-06-02
Ordenagailua piztuta, gutun elektroniko bat idaztea deliberatu nuen. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 65. orr.
Bertan 2004. urteko maiatzaren 19ko data duen korreo elektroniko bat jasotzen da: agintariak sinatutako aginduaren berri ematen du korreoak. Berria - Mundua 2004-12-22
Bezeroen mezu elektronikoak hartzeko. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 78. orr.
-Badaukat zure posta elektronikoa. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 145. orr.
Posta elektronikotik bidaliko nioke. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 69. orr.
Bidaia Interneten hasi dute; Linterna Gorria aldizkari elektronikoa sortu dute. Berria - Kultura 2004-01-17
Informatika, dokumentu elektronikoen kudeaketa, Internet guneen sormena eta abar. Herria 2004-12-09
Ameriketako Estatu Batuek sortzen duten zabor elektronikoaren erdia inguru (ordenagailuak, telebistak, inpresorak, telefonoak, eta abar) Asiako herrialdeetara esportatzen dituzte. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 312. orr.
Ingeniari elektronikoak ikusten du zelula hartzaile asko dauzkala sudurrak; eta zelula hartzaileetan hasten da usaimen prozesua. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 142. orr.
Abesti batzuen janzkera elektronikoa beste batzuena baino handiagoa da. Berria - Kultura 2004-10-22
Folk elektronikoaren barruan ere kokatu dituzte diskoak biltzen dituen hamar abestietako gehienak. Berria - Kultura 2006-03-02
Suicide taldearekin, punk elektronikoaren hazia erein zuen. Berria - Kultura 2004-12-05
Artista elektronikoek «soinu hacker lana» egingo dutela gaineratu zuen. Berria - Kultura 2004-03-26
Euskarri elektroniko-informatikoek emango omen diote azkena. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 92. orr.
Lehenengo, [autoaren] sistema elektriko-elektroniko guztia aztertu behar da; Federico Garcia Lorcaren lanen edizio kritiko-elektronikoa egiten ari dira elkarlanean, Boloniako Unibertsitateko ikerlari talde bat eta Garcia Lorca Fundazioa. Berria - Gaiak 2004-07-01
aldizkari elektroniko (3); elektroniko bat (21); elektroniko bat jaso (3); elektroniko batean (3); elektroniko batek (3); elektroniko baten (4); elektroniko batzuk (3); elektroniko bidez (4); elektroniko eta (5); elektroniko jotzaile (3); helbide elektroniko (5); helbide elektroniko bat (5); ingeniari elektroniko (3); ingeniari elektroniko batek (3); mezu elektroniko (19); mezu elektroniko bat (6); musika elektroniko (3); orrialde elektroniko (3); posta elektroniko (8); posta elektroniko bidez (4); tresna elektroniko (3)
agenda elektronikoa (3); boto elektronikoa (7); edizio elektronikoa (4); elektronikoa erabili (4); elektronikoa erabiliko (3); elektronikoa eta (8); elektronikoa ez (4); elektronikoa izango (3); elektronikoa sortu (3); eta elektronikoa (3); eta musika elektronikoa (3); helbide elektronikoa (10); ingeniaritza elektronikoa (4); musika elektronikoa (12); musika elektronikoa eta (6); posta elektronikoa (34); sare elektronikoa (8); sistema elektronikoa (6); soinu elektronikoa (3)
aldizkari elektronikoak (3); elektronikoak egiten (3); elektronikoak erabiltzen (4); elektronikoak eta (6); elektronikoak ez (4); elementu elektronikoak (3); eta elektronikoak (3); mezu elektronikoak (9); osagai elektronikoak (5); posta elektronikoak (6); sare elektronikoak (4); sistema elektronikoak (5); tresna elektronikoak (3)
edizio elektronikoaren (3); egunkari elektronikoaren (3); elektronikoaren bidez (19); elektronikoaren bitartez (6); elektronikoaren eta (3); elektronikoen bidez (5); elektronikoen bitartez (3); helbide elektronikoan (3); helbide elektronikora (3); mezu elektronikoen (3); musika elektronikoarekin (5); musika elektronikoaren (8); orrialde elektronikoan (3); posta elektronikoan (6); posta elektronikoaren (11); posta elektronikoaren bidez (5); posta elektronikoko (5); posta elektronikoz (14); sare elektronikoan (6); sare elektronikoaren (22); sare elektronikoaren bidez (11); sistema elektronikoaren (4)