Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

elektronika 1 iz fisikaren atala, elektroi askeek esku hartuz gertatzen diren fenomenoak aztertzen dituena atala; zientzia horren ondoriozko teknologia.

Zahar airea daukate, elektronikaren aurreko garai batera eramaten zaituzte.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 37. orr.

Teoria kuantikoari esker etorri ziren elektronika eta ondorengoak.  Berria - Harian   2005-02-11

-Horretarako, elektronika ikasi beharra zagok, seme; ingeniaritza elektronikoa egitea onena.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 50. orr.

Mekanikari elektronika gailendua zitzaiola gogorarazi nahi izan zioten hatz urduriek, ondoko teklatuetan.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 80. orr.

Lehergailuak egiteko beharrezkoak diren osagaiak ekoiztea leporatzen diote, elektronikan ikasia delakoan.  Berria - Euskal Herria   2004-04-17

Sarritan egokitu ohi naiz ataka horretan, eta idazteko konputagailua erabiltzen hasi nintzenetik gehiago, testuak ebaki, kopiatu eta horrelako eginkizunetan ari naizela, elektronikara berandu iritsia bainaiz.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 70. orr.

Elektronikaz osatu hainbat zirkuito inpreso ttiki, eta dijitalizaturiko hainbat gune ordenadoretako eta beste.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 298. orr.

Elektronikaren bidea zabaldu zion arteari.  Berria - Kultura   2006-02-01

Elektronikak ukitutako musika estiloen artean gutxi gelditu dira tangoa bezain ondo jantzita.  Berria - Kultura   2006-04-13

Pop, rock, jazz eta ia musika estilo guztiak hurbildu dira elektronikara.  Berria - Kultura   2006-04-27

Era berean, batzuetan elektronikara hurbiltzen da, eta besteetan flamenkora».  Berria - Kultura   2004-03-31

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Gai izango bagina bit bakoitza atomo batean sartzeko, eta hau berandu baino lehenago egingo da, elektronika moderno osoa erroz aldatuko litzateke.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 73. orr.

"Ipar-Ipar" merkataritzan, trukeen erdia baino gehiago antzeko produktuen truke gurutzatuek osatzen dute (automobila edo kontsumoko elektronika adibidez).  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 63. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Elektronika sektoreko zenbait enpresekin.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 232. orr.

Sony elektronika konpainia japoniarra buru duen inbertsiogile talde batek erosiko ditu azkenean Metro-Goldwyn-Mayer.  Berria - Ekonomia   2004-09-15

Gutxienez 45 pertsona hil eta 150 inguru zauritu ziren atzo Meerut hiriko elektronika feria batean piztutako sutearen eraginez.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 190. orr.

500 kilo lehergailu, elektronika tresneria asko eta beste muntadura frango.  Herria   2004-04-08

Beraren lagun bat Bianchi lantegian aritzen zen, elektronika lanetan, eta lanetik kanpo telebistak muntatzen zituen, gero prezio onean saltzeko.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 50. orr.

Aitak askotan hitz egiten zuen bere lagunaz, garai hartan inork gutxik zekien-eta elektronika kontuez.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 50. orr.

Goizean, Benjamin Davila Larrain Lizeoan elektronika gela berri batzuk inauguratu zituen.  Berria - Euskal Herria   2004-06-18

Birdy eta Templar elektronika alorreko musikarien laguntzarekin osatu du Txuma Murugarrenek bere laugarren diskoa.  Berria - Kultura   2004-10-22

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

elektronika eta (5); elektronikaren eta (3); eta elektronika (11); eta elektronikak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus