Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
elektromagnetiko izond elektromagnetismoarena, elektromagnetismoari dagokiona.
Argindar elektromagnetikoa ez da jarraikian gertatzen den zerbait, baizik berak "quanta" bataiatu zituen mikropartikulek eragiten dutenaren emaitza. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 54. orr.
Gaur bertan entzun dut ETB1an ordenadore eta telebistaren uhin elektromagnetiko kaltegarriak desegiten dituen kaktus bat badela. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 48. orr.
Nanomilimetrora kalkulatutako indar elektromagnetikoek atzera bidali zuten, 1969 ko uztailaren 10 eko egunsentira, kostaldeko errepidea erabat hutsik zegoen une batera. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 83. orr.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)
eremu elektromagnetikoek (4); eremu elektromagnetikoen (3); uhin elektromagnetikoak (5)