Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
EDFren transformadore baten kanpoko sare gainetik pasa ziren, eta hauetako bi, 14 eta 16 urtekoak, elektrokutatuta hil ziren. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 87. orr.
Hamabost urteko gaztea elektrokutatu eta dorretik erori zen, eta egoera oso larrian dago. Berria - Euskal Herria 2006-01-17
Korronte alternoaren eragin txikitzaile demasak frogatzeko, dozenaka animalia -katuak eta zakurrak bereziki, baina baita elefante bat ere, tartean- elektrokutatu zituen sistema honen bidez. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 98. orr.
Zezen elektriko batek mila voltioko adarkada batez elektrokutatu zuen amorantea ohean. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 196. orr.
Nire ustea da arbel elektronikoaren bidez elektrokutatu zutela, hiltzaile gaizto bat bezala exekutatu zutela. Hotzikara batek elektrokutatu zuen Mikel, eta koldarrek baizik egiten ez dakiten barrea ilki zitzaion eztarrira. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 162. orr.
Borrokak piztu ziren unean argindarraren sareko kable bat erori eta gizon bat hil zen elektrokutatuta. Berria - Mundua 2006-02-16
Langile bat hil da Behaskanen, errepide berrian ari zela elektrokutaturik. Berria - Ekonomia 2004-04-02
elektrokutatu eta (3); elektrokutatuta hil (3)