Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
elektrokardiograma 1 iz muskulu kardiakoaren ariketak sortzen dituen korronte elektrikoen grafikoa.
Kardiologoak hainbat proba egiteko eskatu zuen, tartean elektrokardiograma bat. Berria - Euskal Herria 2006-03-04
Oinarrizko zerbitzuak eskaintzen dituzten medikuek elektrokardiograma egiten diete gaixoei, eta gero guri bidaltzen dizkigute, teknologia berrien bidez. Berria - Harian 2005-11-11
-Elektrokardiograma bat egin beharko dugula, zure... zure kutxa torazikoak dituen akats txiki horiek nondik datozen. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 130. orr.
Amaren elektrokardiograma eta umekiarena bereizteko. Berria - Gaiak 2004-11-10
2 irud/hed
Giltzaren perfil irregularra asteko egun bakoitzeko nire umorearen elektrokardiograma izan daiteke. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 184. orr.