Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Elektroiak materiaren zatia dira, eta materia unibertsoarena. Berria - Gaiak 2004-10-08
Joseph John Thomsonek elektroia aurkitu zuen Cambridgeko Cavendish Laborategian 1897an. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 51. orr.
Metal bat argiarekin zein X edo gamma izpiekin jotzen bada, elektroiak askatzen dira. Berria - Harian 2005-02-11
Objektu baten kolorea elektroien presentziarekin loturik dago; elektroiek oso erraz xurgatzen dute iristen den argi-izpiaren energia, eta, hartara, energia maila handiagoak lortzen dituzte. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 140. orr.
Usaimen-pigmentuaren molekula bateko elektroi batek jauzi egin dezakeela [...] bibrazio-maiztasun egokia duen beste molekula bat inguruan bada. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 140. orr.
Elektroiek partikula gisa joka zezaketen, edo uhin moduan. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 196. orr.
Elektroi bat aldi berean uhin eta partikula izan daitekeela, hemen eta han egokitu daitekeela une berean. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 101. orr.
Horien arabera, elektroiak eta beste partikulak ere, argia bezala, uhinak dira. Berria - Harian 2005-02-11
Eta, gertatu ez balitz gehixeago izatea elektroiak antielektroiak baino eta quarkak antiquarkak baino, partikula arruntak, materiaren oinarri-oinarrian daudenak, absente leudeke gaur egun unibertsotik. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 32. orr.
Eskuliburuetan eta ordenadoreetako pantalletan dena ikusten baita: elektroiak, quark-ak; direnak eta ez direnak. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 65. orr.
Elektroi aske moduan. Berria - Kirola 2004-04-28
Gatz hori, bada, erreduzitzaile gogorra da, erran nahi baita irrikan dagoela bere elektroi jakin bi jaregiteko. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 248. orr.
Ohiko korronte mota bidaltzea (elektroi fluxu bat) nerbio-zuntzean zehar. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 58. orr.
Sabethek ez daki zer den beirazko kotoia... eta orduan hedatzen dira lehen errainuak itsas azalaren gainetik: gari-sorta irudi, azkonak irudi, ontzi lehertu baten ezpalak irudi, ekisaindua irudi, elektroi-bonbardaketen argazkiak irudi. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 229. orr.
edo elektroi (3)