Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
elektroentzefalograma iz entzefaloaren ariketak sortzen dituen korronte elektrikoen grafikoa. ik entzefalograma.
Are elektroentzefalograma, denbora gehienean hain baxu eta koherentziagabea, bare eta erritmiko bihurtzen zitzaion musikarekin. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 80. orr.
Astean behin, estimulu elektrikoak aplikatzen zizkioten berrogeita hamar orratzeko entxufeetatik, eta, elektroentzefalograma baten bidez (garunaren berezko jarduera elektrikoa detektatzeko gai den erregistragailu sentikor bat da elektroentzefalograma), haren garuneko beste puntu batzuetako erantzunak neurtzen zituzten. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 252. orr.