Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

elektrodo 1 iz zirkuitu elektriko baten muturra, ingurumen batetik korrontea hartzen edo hari ematen diona.

Halako oroitzapenak operazio-gelan ere sorraraz daitezke, baldin eta operatzean elektrodo bidez estimulatzen bada lobulu tenporaletako alde ukitua.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 174. orr.

Johnnyk eskuin hatzak zabaldu zituen, elektrodo baten kablea, justu gainetik zihoakiona, ukituz.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 342. orr.

Tumorean elektrodo bat sartzean datza, berez, teknika hori.  Berria - Gaiak   2004-07-02

Arnasak eragozpenik gabe puztu zuen bere bularra, elektrodoen kableak mugiaraziz.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 341. orr.

Zamarra irekia zeukan, eta bularrean hiru partxe, hiru elektrodo jarriak zizkioten, kable luzeekin.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 341. orr.

Anestesia lokala jarrita, eta X izpien kontrolez, platinozko ehun elektrodo eta plastikozko dozena erdi bat hodi sartuak zizkioten gizonari garunean arretaz aukeratutako gune batzuetan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 252. orr.

Elektroentzefalograma egiteko jartzen diren elektrodoek betetzen dute mikrofonoen funtzioa.  Berria - Gaiak   2004-11-10

Elektrodoen monitoreak arrasto luze bat margotu zuen, gehiago ezerk erdibituko ez zuen zuzenune bat bezalakoa.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 342. orr.

Elektrodo estimulatzailearen kokapenarekin loturik dago puntuaren ustezko posizioa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 253. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Elektrodo-orratz bat garunean sartu eta korronte elektriko txiki bat emanez gero, korronte horrek ikusirudiak sorraraziko ditu eremu batean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 220. orr.

Hala ere, miaketa-elektrodoen puntak ukitzen duen ehuna deseginagatik, ez da galtzen gertaeren oroitzapena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 236. orr.

3 (tortura tresna gisa)

Jo eta titi-buruetan elektrodoak ipini zizkidaten; ondoren, bortxatu ninduten eta erredurak egin zizkidaten baginan. Manta gaineko jipoiek, elektrodoek, bainerak edo plastikozko boltsek militantziaren alderdi beldurgarri baina aldi berean heroikoaren imajineria osatzen zuten.  Berria - Mundua   2004-12-11

Plastikozko poltsen, burua urpean sartzearen, elektrodoen, zutik iraunaraztearen eta heriotza zein senideak bortxatzeko mehatxuen bidez torturatu zituztela jakinarazi zuten.  Berria - Mundua   2004-11-03

Sendagile eta erizainik inguruan ez zegoen orduetan elektrodoak ezartzen zizkioten zangoko zaurietan, zangoa bihurritzen zioten, hezur hautsiak bizian agerian zituela.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 151. orr.

Eta alboko gelan, Paulo ikusi zuen, zoratu beharrean, barrabiletan ezarriak zizkioten elektrodoak jasan ezinda.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 45. orr.

Ikusiko duk, elektrodoak hor jarriz gero, puska baterako joango zaizkik larrutarako gogoak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 96. orr.

Bakea behar nian, handik irten behar nian, elektrodorik gabe, bainera gabe!  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 184. orr.

Erredurak zeuzkan larruazal osoan, zigarrokinen erredurak, eta saihetsen bueltan elektrodoenak.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 102. orr.

Amaren berbaldia betiko gaien ingurukoa izan zen: eguraldia, bizilagunak, haragiaren prezioa, telefono-gidak, kurrikak, zigarrokinak, elektrodoak.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 164. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

elektrodoak jarri (6); elektrodoak jarri zizkiotela (5); eta elektrodoak (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus