Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

elektroakustika iz alderdi elektrikoak osagai garrantzitsua duen musika.

Garcia de la Torrek, jardunaldietako zuzendari artistikoak, elektroakustikak beste arte adierazpideetara egin duen jauzia nabarmendu du elektroakustikaren munduan egin den aldaketen artean.  Berria - Kultura   2004-02-04

Eugenio Tobalinren gitarrak elektroakustikarekin nahastuta sortuko du egileek nahi duten dimentsio berria.  Berria - Kultura   2004-05-23

Umetan erakarri zuen elektroakustikak, egun soinua musikalki manipulatzen du Daniel Kientzy saxofonista handiarekin.  Berria - Kultura   2004-02-06

Gitarraren musika zuzenean manipulatuko dut elektroakustikaren bitartez, eta soinu horrek forma geometrikoak ditu niretzat.  Berria - Kultura   2004-05-23

Gasteizko Elektroakustikako Jardunaldiak hasiko dira bihar, musika esparru berrietara zabalduz.  Berria - Kultura   2004-02-04

Xalbador Rallok zuzenduta, Aldaren Buruntza abesbatza eta elektroakustikarako obra estreinatu zuten oholtza gainean batu ziren Easo abesbatzako 29 kantariek.  Berria - Kultura   2004-08-29

Julio Sanz Vazquez (Cuenca, 1965) oso musikari ezaguna da elektroakustikaren arloan.  Berria - Kultura   2004-02-19

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus