Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

elektrizitate 1 iz energiaren eretako bat, elektroi, protoi eta kidekoen higiduran agerian jartzen dena; zama elektrikoak eragindako gertakarien multzoa; korronte elektrikoa. ik argindar.

Hodei partikulatxoak, pixkaka, elektrizitatez kutsatzen doaz.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 243. orr.

Aro ona zen oraindik, baina eguratsa gero eta astunago zegoen, eta elektrizitatez betetzen ari zen nabarmenki.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 139. orr.

Erregai-pilak elektrizitatea eta beroa sortzeko erabilitakoan, CO2ren emisioak %30 jaits daitezke.  Berria - Gaiak   2006-02-10

Esku-orri haietako gomendioak zehatz-mehatz azaldu ziren: zer egin etxeekin, zer egin gasarekin eta elektrizitatearekin eta igogailuekin.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 27. orr.

Diru horrek doi doia estali baditu "Baigur Itzal" batasunaren urteko gastuak (asurantza, tatsak, elektrizitatea, lan ttipi batzu eta beste...).  Herria   2004-07-15

Sektore honetako adar handi gehienak estatuaren monopolio zirelako: elektrizitatea, ura, telekomunikazioak, aireko garraioak, bankuak, aseguruak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 75. orr.

Ama zenak ez zuen berrikuntza hori onartzen, eta hura hil eta gero geu izan gara, dirua aurreratze aldera, elektrizitatea jartzeko erabakia behin eta berriro atzeratu dugunak.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 21. orr.

Erasmuskraal basogintzarako utzitako sailetan dagoen herrixka bat da, elektrizitaterik eta telefonorik gabea.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 123. orr.

Elektrizitatezko lanpek, ilargi distiratsu zurbilen gisan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 359. orr.

Elektrizitatearen indarrez argitzen da sakonean Hades.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 183. orr.

Tailerrak: film laburrak, serigrafia, graffitiak, elektrizitatea eta eskulanak.  Berria - Euskal Herria   2004-04-11

2 (izenondoekin)

Elektrizitate estatikoz gainezka daude etxeak.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 138. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik elektriko.

Lau elektrizitate teknikari frantziar bahitu zituzten atzo gauean Gaza hegoaldeko Khan Junis hirian.  Berria - Mundua   2004-07-17

Ilargiak dena argitzen zuen, etxeak eta zuhaitzak, zurtoinak eta elektrizitate hariak, mundu osoa.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 44. orr.

Lau lehergailuk eztanda egin zuten atzo goizean Irungo (Gipuzkoa) elektrizitate dorre batean.  Berria - Mundua   2004-05-06

Etxeko sotoan egon zitekeen elektrizitate sorgailuren bat martxan jarri zela.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 71. orr.

Del Vallek Heydrichi bostekoa eman zion, elektrizitate zartada bat espero duenaren kemenaz.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 199. orr.

Elektrizitate konpainia nazionalak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 87. orr.

Animalien zelula guztietan, elektrizitate-karga negatibo txiki bat dauka mintzaren barrualdeak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 223. orr.

3.000 volt.-ko elektrizitate deskarga jaso zuen.  Berria - Ekonomia   2006-02-22

Aitonak iturgintza eta elektrizitate arazo zailetan sartzen zituen atzaparrak.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 37. orr.

Magnetismoa, elektrizitate indarra, imana?  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 228. orr.

Goraldi horretan herria handitu egin zen, kaleak garbitu, espaloiak jarri, elektrizitate-indarra instalatu.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 213. orr.

Elektrizitate eta gas merkatuen liberalizazioa.  Berria - Ekonomia   2004-07-01

Enpresa 676 milioi euroko negozio zifra izatera heldu da, bezero kopurua eta elektrizitate salmentak igotzeagatik.  Berria - Ekonomia   2006-03-04

Elektrizitate merkaturatzaileen artean, berriz, bigarren postuan jartzea lortu du.  Berria - Ekonomia   2006-03-04

Elektrizitate bidezko seinalearekin.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 23. orr.

Lantegirat beheiti igortzen gituzte eta manatzen material guzia xehatzea, lantzen ziren airekoen hegalak eta elektrizitate muntaketa guziak. besterik ez bazen, elektrizitate posteei tiratzera.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 124. orr.

Ur anitz baliatu behar da eta elektrizitate xahutze handia ere badago.  Berria - Euskal Herria   2004-07-28

Argi kontsumoa arras gutxitzea, eta agian elektrizitate hornidura moztea.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 82. orr.

Sartzen zituen, esate baterako, pasatutako loteria-txartelak, zapata-dendetako ordainagiriak, elektrizitate-erreziboak.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 79. orr.

Orduan ere elektrizitate sailekook ibili gintuan sendoen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 168. orr.

Argi, elektrizitate, iturgintza, klimatizazio eta suteen kontrako instalazioak ere berrituko dituzte, eta kaltetuta dauden gainerako gune guztiak ere eraberrituko dira.  Berria - Harian   2005-07-22

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus